Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal Unibertsitate Sistema bultzatzeko arau-eremua garatu, nazioarteko bikaintasuna lortzeko eta haren inpaktu soziala bultzatzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Unibasq Unibertsitate Ebaluazioko Euskal Agentziak unibertsitate eta enpresaren arteko harremanaren eremuari lotutako unibertsitate-prestakuntzaren analisi bat egitea, 2022rako unibertsitate eta enpresaren arteko euskal estrategiaren 3. Jardueran jasotako unibertsitate eta enpresaren arteko aipamen ofizialen katalogoa egiteko oinarri gisa. Aurreikuspenen arabera, hiru motako aipamenak jarriko dira martxan: (1) aipamen duala graduan eta gradu-ondoan; (2) aipamen i-duala gradu eta gradu-ondoan prestakuntza duala atzerrian egiten den titulazio horietarako eta (3) industria-doktoretzaren aipamen-programa.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-11-27.  Estatuan aitzindaria den Unibertsitateko Prestakuntza Duala ziurtatzeko sistemaren aurkezpena.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Argitaratu egin da Gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzko abenduaren 19ko 274/2017 Dekretua. 4. artikuluaren arabera, unibertsitate-titulu ofizialen eskaintza oinarrizko, tarteko mailako eta maila aurreratuko kategorietan banatuko da, honako hiru bektore hauen arabera: (1) metodo eta metodologia berritzaileetan oinarritutako prestakuntza; (2) nazioartekotzea eta (3) enpresa, instituzio eta beste erakunde batzuekiko harremanak.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Analisia egin eta txosten bat prestatu da, Granadako Kalitate Foroan aurkeztu zena. Novia Salcedo Fundazioarekin elkarlanean aritu gara unibertsitate-ikasketak bukatzen dituzten pertsonen enplegagarritasunari buruzko txostena egiteko; Unibasqen webgunean argitaratu da txosten hori.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Onartu egin da Gradu eta Masterreko unibertsitate-tituluetarako prestakuntza duala ezagutzea lortzeko protokoloa. Lehen deialdia 2018ko apirilaren amaieran ebatziko da.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Onartu egin da doktorego-tituluen egiaztatzea berritzeko protokoloa; «industria-tesiak» defendatzea adierazle nagusi duen transferentziaren aipamen berezia jasotzen du.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibasq agentziak 2018ko maiatzean aipamen duala 22 unibertsitate-titulaziori (15 gradu eta 7 master) 2018-2019ko ikasturterako ezagutu izana. Ezagutza duala egiteko estatu mailan egiten den lehen deialdia da.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019-2020ko ikasturterako 2 unibertsitate-titulaziori aipamen duala ezagutu die Unibasq agentziak 2018ko irailean.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Gradu eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak nazioarteko bihurtzearen ezagutza lortzeko protokoloa egin du azaroan Unibasq agentziak.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea