Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadiko Unibertsitate IV. Plana egin. 2019-2022

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2015/2018ko Unibertsitate Planaren tarteko ebaluazioa, 2017ko bigarren seihilekoan, prestatzea, 2019-2022ko Euskal Unibertsitate Plana egin baino lehenagoko urrats gisa. Ebaluazio hori ondorengo puntuen gainean egingo da: (1) Euskal Unibertsitate Sistemaren aurrerapenen azken erreferentzia, (2) 2015-2018ko Euskal Unibertsitate Planaren gauzatzea eta (3) 2015. eta 2016. urteetako kontratu-programen emaitzak. Ebaluazioak ondorengo puntuak egiteko aukera emango du: (1) Unibertsitate-planaren, bide erdia eginda, benetako aurrerapena ezagutzea, (2) alarmak eta arriskuak identifikatzea, (2) helburuak eta helburuak gaurkotzea birkontsideratzea eta (4) hobekuntzarako jarduerak eta berrorientabideak proposatzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lehendakariak 2017ko ekainaren 6an 2022rako Unibertsitate eta Enpresaren arteko Euskal Estrategia aurkeztea, plana egiteko erreferentziako agiri gisa.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2015-2018ko aldirako Unibertsitate Planaren Tarteko Ebaluazioa 2017ko abenduan egitea, 2019-2022ko aldirako Euskal Unibertsitate Plana egin aurretiko urrats gisa. Ebaluazio horrek honako hauek hartu ditu barnean: (1) Euskal Unibertsitate Sistemaren aurrerapenen azken erreferentzia, (2) 2015-2018ko aldirako Euskal Unibertsitate Planaren betearazpena, eta (3) 2015eko eta 2016ko Programa Kontratuen emaitzak. Ebaluazioari esker, hau lortu da: (1) 2015-2018ko aldirako Unibertsitate Planaren erdiko bidea eginda, haren benetako aurrerapena ezagutzea, (2) alarmak eta arriskuak zehaztea, (3) helburuak berriz pentsatzea eta xedeak eguneratzea, eta (4) hobetzeko jarduerak eta hobeto bideratzeko neurriak proposatzea 2019-2022ko aldirako Unibertsitate Plana egiteko.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019-2022ko aldirako Unibertsitate Plana egiteko mugarriak zehaztea. Aurrera egiteko eta planteatutako lorpenak sendotzeko mugarri nagusiak: (1) Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia; (2) bikaintasun-ikerketa; (3) nazioartekotzea; (4) prestakuntza - irakaskuntza-metodologia berritzaileak; (5) ekitatea, euskara, genero-berdintasuna eta enplegagarritasuna. 2019-2022ko aldirako Unibertsitate Planaren definizio estrategikoak Euskal Unibertsitate Sistemaren eredua eta egitura hobetu eta garatzea dakar, bai eta datozen urteetarako ikuspegia eta lehentasunak zehaztea eta jardun-eremu bakoitzean sistemaren gakoak eta helburuak ezartzea ere.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019-2022ko Unibertsitate Plana egitea. 2018ko apirilean Plana egiteko prozesuarekin, unibertsitateekin, Eusko Jaurlaritzako beste Sail batzuekin eta beste eragile batzuekin (Kluster, 4Gune, Ikerbasque, Esukampus, Unibasq, etab … ) lankidetza estuan, hasi da Saila. Aldez aurretik definitutako estrategia bakoitzerako planak egiten ari dira unibertsitateak eta, lehenik eta behin, DAFO analisi bat egiten ari dira, geroago plan bakoitzerako erronka eta helburuak definitzeko.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Abenduan bukatzen du 2019-2022ko Unibertsitate Sistemaren Planak. Kalitateko prestakuntza bat, nazioarteko ikerketa bikaina eta gizarteari begirako transferentzia sustatzeko prozesuari eragiten dio era espezifikoan planak eta unibertsitate-erkidegoaren funtsezko alderdi batzuei, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta euskarari lotutako politika esate baterako, ematen die arreta, hori guztia euskal unibertsitate-sistema nazioartekotzeko ikuspegi batetik. Gainera, zuzentasunari eta ikasleen enpleguari ematen zaie arreta berezia.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019ko martxoak 12an Eusko Jaurlaritzako Gobernu kontseiluak 2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana onartzen du. Planaren hasierarekin Euskal Unibertsitate Sistemaren sendotzea hasten da, unibertsitateei eta ikerketari buruzko politika baten bitartez eta bost ardatzen inguruan garatzen diren estrategia eta plan espezializatuetan sostengatuta: bikaintasun-ikerketa, unibertsitate eta enpresen arteko erlazioak, metodologia eta metodo berritzaileetan oinarritutako prestakuntza, nazioartekotzea eta unibertsitate-komunitatea.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea