Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren garapena bultzatu unibertsitate-eremuan eta bikaintasunezko oinarrizko ikerketa‑zentroetan, urtero handituz % 5 politika zientifikoari eta oinarrizko unibertsitate-ikerkuntzari zuzendutako baliabideak

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

261/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta sari horren Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2017ko deialdia.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2016ko Euskadi Ikerketa Saria 2017ko ekainaren 13an entregatzeko ekitaldia.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

“Achucarro Basque Center for Neuroscience “ zentroa EHUko Parke Zientifikoan (Leioa) 2017ko ekainaren 21ean inauguratzea. Alzheimer edo Parkinson bezalako gaixotasun neurodegeneratiboetan, garun eta hodietako istripuetan (iktusak) edo esklerosi anizkuna bezalako gaixotasun auto-immuneetan ikerketa-lan bat egiten du zentro horrek.

Berria
2017.eko ekainak 21
Lehendakariak Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroaren egoitza berria inauguratu du
2017/10/09 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018-2021erako BERC zentroak finantzatzeko deialdia prestatu eta tramitatzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

4.5 M€ko berriztapen-fondotik ikerketa-jardueretan inbertitzeko partida areagotzea, ondorengo jardueretarako: (1) Oinarrizko eta Bikaintasuneko ikerketa-zentroetan proiektu singularrak finantzatzea, nazioarte mailan erreferentziako zentroak diren aldetik beroriek eratze eta finkatzeko prozesuari laguntzeko; (2) telekomunikazioen azpiegiturak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien Zerbitzuak Zientzia, Teknologia eta Berriztapenaren Euskal Sareko eragileei hobetzea; (3) Euskal Unibertsitate Sisteman ikerketa eta berriztapena sustatzea; (4) talentua erakartzeari eta pertsonala bikaintasun-irizpideen arabera kontratatzeari laguntzea; (5) Bikaintasunaren eremuan harremanak euroeskualde mailan sustatzea; (6) Zientzia eta teknologia hedatzeko jarduerak sustatzea.

EHAA xedapena
2017.eko irailak 25
AGINDUA, 2017ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko (BERC Programa).
2017/10/10 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko lehenengo seihilekoan kongresuak eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzetarako diru-laguntzen Deialdia. Kopurua: 200.000 euro

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018-2021eko aldian bikaintasunezko oinarrizko ikerketa-zentroak finantzatzeko deialdiaren ebazpena, 2018ko otsailean emana.

2018/06/25 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Berrikuntza-funtsetik ikerketa-ekintzetan inbertitzeko partida 6,4 milioi euro handitzea, honako hauetara bideratzeko: (1) bikaintasunezko oinarrizko zentroetan proiektu bereziak finantzatzea zentro horiek mundu-mailako erreferentzia-zentro gisa eratu eta sendotzeko prozesua laguntzearren; (2) IKT telekomunikazio eta zerbitzuetako azpiegiturak hobetzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat; (3) Euskal Unibertsitate Sisteman ikerketa eta berrikuntza bultzatzea; (4) talentua eta langileak kontratatzen laguntzea bikaintasun-irizpideei jarraikiz; (5) bikaintasunaren esparruan harremanak Europako eskualdeen mailan sustatzea; (6) Zientzia eta teknologia zabaltzeko ekintzak bultzatzea; (7) neutronikako eta partikula-azelerazioko oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatuko programa bat garatzea RIS3 estrategiari lotuta.

2018/06/25 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Euskadiko ikerketa-erakundeen eta zientzia-azpiegituren maparen garapena Science.eus atarian. Bigarren fase horretan, 2017ko abendutik aurrera eskuragarri, Euskadiko zientzia-erakundeetako ikerketa-taldeei buruzko informazioa gehitu da, baita zientzia-aktiboek (taldeak, azpiegiturak) Euskadiren lehentasunekin zer-nolako bat-etortzea duten azaltzeko informazioa ere.

2018/06/25 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Zazpi ERC laguntza berri eskuratzea, 2017an Ikerketarako Kontseilu Europarraren ezagutzaren mugetan ikerketa berriak eta arrisku handikoak garatu nahi dituzten proiektuetarako.

Berria
2018.eko apirilak 18
Euskadik Europako Ikerketa Batzordearen beste 7 ERC laguntza lortu ditu, 10 milioi eurotik gorako zenbatekoaz
2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Enrique Echeburuari 2018ko ekainaren 5ean emandako Euskadi Ikerketa Saria entregatzea.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019-2021eko aldian Euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerei laguntza emateko diru-laguntzen deialdia, 16.000.000 €ko hornikuntzarekin.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Atlas Superkonputazio Zentroaren inaugurazioa. Proiektu horrek 2 milioi euroko finantziazioa izan du 2016an, 2017an eta 2018an (milioi 1 euroko ekarpena 2018an).

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentrora (BERC), Materialen Fisika Zentroa (MPC), neutronika eta partikulen azelerazioaren ikerketa indartzeko diru-laguntza ematea.

Berria
2018.eko urriak 30
250.000 euro partikula-azelerazioaren eta neutronikaren alorreko ikerketa indartzeko (Gobernu Bilera 2018-10-30)
2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Zazpi ERC laguntza berri eskuratzea, 2018an Ikerketarako Kontseilu Europarraren ezagutzaren mugetan ikerketa berriak eta arrisku handikoak garatu nahi dituzten proiektuetarako.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019-2021eko aldian Euskal unibertsitate-sistemaren ikerketa-taldeen jarduerei laguntza emateko diru-laguntzen deialdia martxan-jartzea eta ebaluaketa, 16.000.000 €ko hornikuntzarekin.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Bikaintasunezko ikerketa garatzeko ardatza 2019-2022rako unibertsitate-sistemaren planean sartzea, Euskal Unibertsitate Sistema testuinguru globalean kokatzeko eta sendotzeko funtsezko ardatz gisa planteatzen dena.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak aurkeztu ditu, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Fernando Cossío IKERBASQUEko Zuzendari Zientifikoa aldean zituela, Zientzia Euskadin 2018 Txostenaren emaitzak. Txostenak ikerketa arloko langileei, zientziaren finantzaketari, emaitza zientifikoei eta transferentzia teknologikoari dagozkien Euskadiko emaitza nagusiak bildu ditu, Ikerboost Euskal Zientzia eta Teknologiaren Behatokiak monitorizatutako adierazleen bitartez.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Diru-laguntza deialdia, kongresuak eta bilera zientifikoak antolatzeko (200.000 €)

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Laguntzen deialdia, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2019ko ekitaldirako (500.000 €)  (2018/11/20)

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Barcelona Supercomputing Center-ek (BSC) lankidetza hitzarmena sinatu dute konputazio kuantikoaren esparruan ezagutza eta giza baliabideak trukatzeko.

Hitzarmena Hezkuntza Sailak azken urteetan egindako apustuari esker gauzatu ahal izan da; bi milioi euroko inbertsioa egin du Sailak DIPCren “Atlas” superkonputagailua handitzeko.

Berria
2019.eko urtarrilak 11
Donostia International Physics Center-ek eta Barcelona Supercomputing Center-ek lankidetza hitzarmena sinatu dute
2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Euskadik Europako Ikerketa Kontseiluak emandako 16 ERC laguntza ditu, 27M€ gorako balioarekin.

Berria
2019.eko apirilak 16
Euskadik Europako Ikerketa Kontseiluak emandako 16 ERC laguntza ditu, 27 milioi eurotik gorako balioarekin
2019/05/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea