Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. lkerbasquen lana sustatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Apirilaren 3an Ikerbasqueren 10. urtemuga ospatzea. Eusko Jaurlaritzak 2007an sustatutako Ikerbasque ekimenak 143 ikertzaile finkatu eta 67 ikertzaile gazte ditu egun. Ikertzaile horiek Euskadiko 23 unibertsitatetan eta i+ g-ko zentroetan egiten dute beren lana.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018-2021eko aldirako Ikerbasqueren Plan Estrategikoa egiteko prozesua martxan jartzea. Zientzia, Teknologia eta Berriztapenaren Euskal Sistemako eragile guztiekin egin dira bilerak: BERCS Bikaintasuneko Oinarrizko Ikerketa Zentroak, CICS Lankidetza Ikerketako Zentroak, BIOS Osasun Ikerketako Zentroak, Tecnalia aliantza teknologikoak eta IK4 eta euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateak.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Maiatzaren 23an ikerketa-jardueraren transferentziari eta gizarte-eraginari buruzko jardunaldi bat egitea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Bikaintasuneko talentu ikertzailea Ikerbasqueren bidez sartzeko berriztapen-fondoaren partida areagotzea (2017an 1,5 m €koa da).

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018-01-10.“Research Fellow” programaren Ikerbasque deialdi berria, 20 ikertzaile gazte kontratatzeko.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Ikerbasqueren 2018-2021eko aldirako Plan Estrategikoa prestatu eta onartzea. Planak 12 ikerketa-erronka eta 6 helburu estrategiko ezartzen ditu; haien bilakaera 32 adierazleren bidez aztertuko da.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

BIHAR proiektuaren I. fasea: Proiektua definitzea eta espazioak zehaztea, bikaintasuneko pertsonal ikertzailea ez ezik erabilera anitzeko laborategiak ere horietan jarri ahal izateko, sortzen diren eskari espezifikoen arabera.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Research Fellow eta Associate ikertzaile gazteentzako start-up laguntzak; 2017ko abenduan esleitu ziren, 325.000 euro guztira.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

"Research Professor" programaren Ikerbasque deialdi berria, 10 ikertzaile kontratatzeko.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Ikerbasque Research Professors-erako deialdi espezifikoak egitea, BCAM, Achucarro, Polymat, CICBiomagune eta Biofisika zentroetan ikerketa-arloak indartzeko.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

BC3, BCAM eta BCBL BERCen ikerketa arloko transferentzia egiteko ekintzak babestea, Ikerbasque-ren bidez.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Ikerbasquek urtero Euskadiko emakume ikerlariei aitorpenak ematea adosten du Ikerbasqueko Patronatuak onartutako Berdintasun Planaren hurrengo 3 ekintzak bultzatzeko:

• Genero berdintasuna zientzian lan egiteko prestakuntza eta hausnarketa espazioak sortzea

• Emakume eta gizonen rol eredua sortu eta erakutsi

• Emakume ikertzaileei sariak eta aintzatespenak ezartzea.

Ekintza honen bidez emakume ikertzaileen lana jakinaraziko da bere ibilbide zientifikoko 3 etapa ezberdinetan:

ADVANCED: ikerketa-ibilbide osoari

CONSOLIDATOR: ikerketa arloan ikertzaile nagusi bati

STARTING: ikerlari gazte baten ekarpenik garrantzitsuena

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea