Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Ikertzaileen karrera profesionalaren euskal eredua eta ikertzaileak unibertsitate sisteman eta euskal bikaintasun-zentroetan integratzea babesteko behar den arau-esparrua garatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Pertsonal ikertzailea Unibertsitatean eta bikaintasuneko ikerketa-zentroetan integratzeari arreta emateko arau-garapena eskatzeko gutun bat Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari bidaltzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

8.765.580 euro doktorea ez den pertsonal ikertzailearen doktoretza-aurreko prestakuntza-programaren diru-laguntzetan erabiltzea, 2017-2018ko ikasturterako deialdian doktore-tesi bat egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2.801.700 euro pertsonal ikertzaile doktorearen doktoretza-ondoko prestakuntza-programaren diru-laguntzetan EAEko aplikazio-zentroetan pertsonal ikertzaile doktorearen hobekuntzarako eta atzerrira alde batean joateko 2017-2018ko ikasturterako.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017ko bigarren seihilekoan egin beharreko kongresu eta bilera zientifikoak egiteko diru-laguntzetarako 200.000 euro eskaintzea. Aurtengo urtarriletik ekainera bitartean Euskadin egin edo egiten diren 29 kongresu edo biltzar diruz lagundu dira 2017ko lehen seihilekoan eta EHUk, BCBLk (Basque Center on Cognition, Brain and Language), Deustuko Unibertsitateak, DIPCk (Donostia International Physics Center), Biodonostiak, Bc3k, Tecnalia Fundazioak, Biocruces-ek edo Bcam-ek (Basque Center for Applied Mathematics) eta Zientzia, Teknologia eta Berriztapenaren Euskal Sareko beste erakunde batzuek antolatu dituzte kongresu eta bilera horiek.

EHAA xedapena
2017.eko ekainak 12
AGINDUA, 2017ko ekainaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2017ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzetarako deialdia egiten duena.
2018/06/25 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Ikerbasque-rekin, euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateekin eta Zientzia, Teknologia eta Berriztapenaren Euskal Sareko gainontzeko eragileekin bilerak egitea, pertsonal ikertzailea integratzeko arazoak identifikatzeko.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-12-15. Zeinaren bidez iragartzen baitira 2018-2020 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2018-2019 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako diru-laguntzen Deialdia. Kopurua: 970.000 euro

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 15
AGINDUA, 2017ko azaroaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2018-2020 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2018-2019 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak.
2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-12-21 UPV/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen 2017. urteko lan-eskaintza publikoa. Lanpostuen kopurua: 161

UPV/ Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu irakasle-ikertzaileen 2017ko lan eskaintza publikoan aterako diren plazei behin-behineko langileak egonkortzeko plazak gehikuntza.  Lanpostuen gehikuntza: 39

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 21
ERABAKIA, 2017ko abenduaren 14koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen 2017. urteko lan-eskaintza publikoa onartzeko dena.
2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

8.520.058 euro Doktorea ez den Pertsonal Ikertzailearen Doktoretza aurreko Prestakuntza-programaren diru-laguntzetan erabiltzea, 2018-2019ko ikasturterako deialdian doktore-tesi bat egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko. Bi programa horien laguntza berrien barruan lerro espezifiko bat gehitu da neutronikako eta partikula-azelerazioko oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua indartzeko.

2019/03/01 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko lehen seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak egiteko diru-laguntzetarako 200.000 euro erabiltzea. Bigarren seihilekorako deialdia izapidetzea, horretarako ere 200.000 euro jarrita. 2017ko bigarren seihilekoan zientziaren arloko 36 biltzar edo bilera diruz lagundu dira; 2018ko lehen seihilekoaren deialdia 2018ko otsailean ebatzi zen, eta 31 ekitaldik jaso zuten diru-laguntza guztira. Kongresu edo bilera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin dira edo egiten ari dira, eta hauek antolatu dituzte: EHUk, BCBLk (Basque Center on Cognition, Brain and Language), Deustuko Unibertsitateak, DIPCk (Donostia International Physics Center), Biodonostiak, BC3k, Tecnalia Fundazioak, BioCrucesek, BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste erakunde batzuek.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2.688.818 euro Doktorea den Pertsonal Ikertzailearen Doktoretza ondoko Prestakuntza-programaren diru-laguntzetan erabiltzea, 2018-2019ko ikasturterako deialdian pertsonal ikertzaile doktorea EAEko aplikazio-zentroetan trebatzeko eta aldi baterako atzerrira joateko.

Berria
2018.eko maiatzak 29
2,7 milioi euro doktoretza-ondoko Hobekuntza-programaren beketarako (Gobernu Bilera 2018-05-29)
2018/06/25 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak egiteko diru-laguntzetarako 200.000 euro erabiltzea. 2018ko urtean zientziaren arloko 65 biltzar edo bilera diruz lagundu dira. Kongresu edo bilera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin dira edo egiten ari dira, eta hauek antolatu dituzte: UPV/EHUk, BCBLk (Basque Center on Cognition, Brain and Language), Deustuko Unibertsitateak, DIPCk (Donostia International Physics Center), Biodonostiak, Bc3k, Tecnalia Fundazioak, BioCrucesek, BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste erakunde batzuek.

2018/12/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019ko lehengarren seihilekoan egin beharreko kongresu eta bilera zientifikoak egiteko diru-laguntzetarako deialdia martxan-jartzea.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Zeinaren bidez iragartzen baitira 2019-2021 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako diru-laguntzen Deialdia. Kopurua: 970.000 euro

2019/03/01 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019ko lehen seihilekoaren deialdia 2019ko urtarrilean ebatzi zen, eta 33 ekitaldik jaso zuten diru-laguntza guztira. Bigarren seihilekorako deialdia izapidetzea, horretarako ere 200.000 euro jarrita. Kongresu edo bilera horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egin dira edo egiten ari dira, eta hauek antolatu dituzte: EHUk, BCBLk (Basque Center on Cognition, Brain and Language), Deustuko Unibertsitateak, DIPCk (Donostia International Physics Center), Biodonostiak, BC3k, Tecnalia Fundazioak, BioCrucesek, BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste erakunde batzuek.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea