Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Ingelesaren prestakuntza zabaltzea bultzatu

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ebazpena, 2018ko maiatzaren 22koa, hainbat plaza eskaintzen dituena herri ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hizkuntzan murgiltzeko egonaldiak egin ditzaten

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza,  2018ko udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

2018-04-24. Lannkidetza-hitzarmenaren baimena erabakia. Hezkuntza Saila eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren arteko hitzarmen horren bidez, 2018-2019 ikasturtean Euskadiko ikastetxe publikoetan arituko diren elkarrizketa-laguntzaileen kopurua finkatzen da. 

Berria
2018.eko apirilak 24
912.800 euro ikastetxe publikoetako elkarrizketa-laguntzaileen programarako (Gobernu Bilera 2018-04-24)
2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Ebazpena, 2017ko maiatzaren 9koa, hainbat plaza eskaintzen dituena ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ingelesean murgiltzeko egonaldiak egin ditzaten. Murgiltzea: Eskaerak aurkezteko epea: ekainaren 9an bukatu zen. Plaza kopurua: 2196 Aurrekontua: 383.800 €

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Hezkuntza-laguntza ematea mintzapraktikako laguntzaileei, beste hizkuntzetako ahozko praktika indartzeko. Sailak 115 laguntzaile kontratatzen ditu, eta Ministerioak, 53. Ingelesa gehiengoak erabiltzen duen hizkuntza da; atzetik frantsesa eta alemana daude.

Berria
2017.eko urriak 04
Atzerriko hizkuntzako 170 elkarrizketa-laguntzaile ikasgeletako lanari ekiteko prest
2017/10/30 Hezkuntza sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia. Kopurua: 847.038 eurokoa

2018/06/20 Hezkuntza sailburuordea

2018-10-30. 2019ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. 533 plaza deitzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta.

Berria
2018.eko urriak 30
533 plaza atzerrian ingeles, frantses eta aleman ikastaroak egiteko (Gobernu Bilera 2018-10-30)
2019/01/02 Hezkuntza sailburuordea

2018-11-15. AGINDUA, 2018ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua (L3. Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan).

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018005614

 

2019/01/02 Hezkuntza sailburuordea

Atzerriko Hizkuntza laguntzaileen dotazioa ikastetxe publikoetan. EAE. Ebazpena. 2018-2019 ikasturtea

2019/01/02 Hezkuntza sailburuordea