Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Irakasleak hizkuntzetan egunean jartzea bultzatu, bai eta hizkuntzen didaktikaren gaineko prestakuntzan ere, batez ere hizkuntzen tratamendu integratuarekin eta integralarekin lotuta, eta irakasleen Hizkuntza Prestakuntzarako eta Metodologiarako Plana sustatuz

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017-2018 ikasturterako deialdia, hizkuntza-proiektu eleaniztunak dituzten itunpeko ikastetxeetako irakasleei atzerriko hizkuntzako prestakuntza emateko.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

ELEANIZTASUNERANTZ PROGRAMA.Agindua, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten itunpeko ikastetxeentzat diru-laguntzak deitzen dituena, hizkuntza-proiektu eleanitzak garatzeko eta proiektu horien ondoriozko atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntzarako 2017-2018ko ikasturtean.Eleaniztasunerantz programa, irakasleen etengabeko prestakuntzarako Prest_Gara Planak ezartzen dituen ildo estrategiko nagusienetako batean kokatzen da.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Irale programaren 2017ko udako eta 2017-2018 ikasturteko ikastaroak eskaintzea eta, ikastaroak egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzen duena.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena 2017-2018 ikasturteko Euskal Girotze Barnetegietan egingo diren egonaldi-txanden esleipena ebazten duena.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Zonakako mintegien bitartez, Berritzeguneek irakasleen prestakuntzan esku-hartzea, batez ere hizkuntzen tratamendu integratuaren eta integralaren inguruan, irakasleen Hizkuntza Prestakuntzarako eta Metodologiarako Plana sustatuz.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

EHUren eskutik, hizkuntzen trataera integratu eta integralaren inguruko prestakuntza eskaini zaie irakasleei. Antolatutako bi aldietan, 101 irakaslek parte hartu dute.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Ebazpena, 2018ko martxoaren 19koa, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie Hezkuntza Sailaren mende dauden eta unibertsitatetik kanpoko irakaskuntza (heziketa-zikloak salbu) ematen duten ikastetxeei prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2018-2019 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta (L3. Elebitasuna hezkuntza eleaniztunaren esparruan. Kopurua: 1.502.052 euro

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

2018-2019ko Deiladia. Prest_gara programaren ikastaroen bidez, irakasleei hizkuntza-prestakuntza eskaintzea.

2019/01/02 Hezkuntza sailburuordea

2018ko udan eta 2018-2019 ikasturtean Irale programaren barnean ekintzetan parte hartzeko deialdia.

2019/01/02 Hezkuntza sailburuordea

Irakurgunean irakurketa sustatzeko esperientzien bilduma egitea.

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea