Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Oreka, gizarte-kohesio, kulturartekotasun eta bizikidetza handiagoa lortu gure ikastetxeetan

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Jarraibideak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei dei egiteko direnak, 2018-2019ko ikasturterako curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa-taldeak baimentzea eskatzeko.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Jarraibideak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei dei egiteko direnak, 2018-2019ko ikasturtean Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak (HBSP) egiteko eskaerak egin ditzaten. 

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Jarraibideak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei deitzeko, 2018-2019ko ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz kanpoko laguntza-programa egiteko eskaerak egin ditzaten. BIDELAGUNA: 388 talde. Kopurua: 1.596.300 €

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

AGINDUA, Hezkuntza sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, berariazko hezkuntza-errefortzuko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako. 

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Deialdia, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2018-2019 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Bizikidetza positiboa sustatzeko eskola-jazarpenaren aurkako ekimen integrala diseinatzea: BIZIKASI, 2017-2018ko ikasturtean txertatzeko.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Eskola inklusiboaren eta kulturartekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana (2016-2020) martxan jartzea

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

AGINDUA, 2016ko abenduaren 2koa, Hezkuntza sailburuarena. Horren bidez ezartzen dira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2017-2018ko ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Jarraibideak, Hezkuntzako sailburuordearenak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei dei egiteko direnak, 2017-2018ko ikasturterako curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa-taldeak baimentzea eskatzeko. CA: 94 ikastetxe 116 irakasle

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Jarraibideak, Hezkuntzako sailburuordearenak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei dei egiteko direnak, 2017-2018ko ikasturtean Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektuak (HBSP) egiteko eskaerak egin ditzaten. HBSP: 100 ikastetxe

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Jarraibideak, Hezkuntzako sailburuordearenak, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoei deitzeko, 2017-2018ko ikasturtean BIDELAGUNA: Eskola orduz kanpoko laguntza-programa egiteko eskaerak egin ditzaten. BIDELAGUNA: 250 ikastetxe 1.581.300 €

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Jarraibideak, EAEko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei deitzeko, 2017-2018ko, 2018-2019ko eta 2019-2020ko ikasturteetan hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduketa-proiektuak egiteko eskaerak egin ditzaten. Hezkidetza. Behin-behineko ebazpenaren zain. 50 ikastetxe

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

AGINDUA, 2016ko abenduaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, hauek ezartzen dira: EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2017-2018ko ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, baita ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Garatzen ari den proiektua: Zorrotza, gizarte-hezkuntzazko proiektua: Bilboko Udalaren konpromisoaz gain, Zorrotzako hiru zentro publikoen, gurasoen elkarteen, auzoko eragile eta erakundeen eta Hezkuntza Sailaren konpromisoa ere badauka. Lankidetza-sare eredu honen helburua auzoko hezkuntzaren kalitatea hobetzea da, aipatutako eragile guztien indarrak eta ahaleginak batuz.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

AGINDUA, Hezkuntza sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, berariazko hezkuntza-errefortzuko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2017-2018 ikasturterako. 2017 Ekaina.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Deialdia, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2017-2018 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei. Kopurua: 435.890 euro.

Berria
2017.eko uztailak 18
435.890 euro ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jardueretarako (Gobernu Bilera 2017-07-18)
EHAA xedapena
2017.eko uztailak 31
AGINDUA, 2017ko uztailaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko 2017-2018 ikasturtean Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi dutenei.
2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

2017-11-28. Diru-laguntzetarako deialdia ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasi berrien hizkuntza indartzeko programak garatzeko. Kopurua: 1.698.000 eurokoa.

EHAA xedapena
2017.eko azaroak 28
AGINDUA, 2017ko azaroaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzetarako deia egiten da ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasi berrien hizkuntza indartzeko programak garatzeko.
2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

2017-11-21. Ohiz besteko diru-laguntzetarako deialdia, aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatze alderakoa. Kopurua: 350.000 eurokoa.

EHAA xedapena
2017.eko azaroak 21
AGINDUA, 2017ko azaroaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ohiz besteko diru-laguntzetarako deialdia egiten baita, aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatze aldera.
2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

2018-01-12. 1/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Bizikasi Ekimena. Bizikasigunea Aurkezpena. Ikasgelarako BAT Materialak eta baliabideak.

2018/12/28 Hezkuntza sailburuordea

”Zorrotza “ gizarte- eta hezkuntza-proiektuari begirako urrats berriak:

Proiektua Hezkuntza ikuskarien estatu mailako elkartearen markoan egindako jardunaldietan hedatzea.

Hezkuntzaren aldetik interesa duten gaiei buruz “familiekin dialogoak izateko “ saio batzuk antolatzeko proposamena.

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea

2018-11-05. Hezkuntza sailburuak Hezkuntza Sailak egin duen azterlana aurkeztu du; jatorri atzerritarreko ikasleen eskolatzearen inguruko errealitatea eguneratu eta zehazten du lanak, eta ekintza berriak identifikatzen ditu.

Berria
2018.eko azaroak 05
Cristina Uriartek "Atzerriko ikasleen eskolatzea EAEko eskola-sisteman" azterlana aurkeztu du
2018/12/28 Hezkuntza sailburuordea

2018-09-03. AGINDUA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aparteko diru-laguntzetarako deialdia egiten baita, aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatze aldera (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunari arreta).

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea

2018-11-28. Diru-laguntzetarako deialdia, ikasle etorkinentzat kulturartekotasuna sustatzeko programak eta ikasle hasi berrien hizkuntza indartzeko programak garatzeko (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta). (1.698.000.-€)

2019/05/06 Hezkuntza sailburuordea