Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Tratamendu espezifikoa eskaini ikasteko zailtasun handiagoak dituzten ikasleei, eta programa espezifikoak garatu gaitasun handiak dituzten ikasleei behar bezalako arreta emateko

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2018ko ekainaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez laguntzak iragartzen baitira hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2018-2019 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako. 

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018-05-15 AGINDUA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.

Berria
2018.eko maiatzak 15
32,3 milioi euro hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen unitateak sortzeko, itunpeko ikastetxeetan (Gobernu Bilera 2018-05-15)
2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

Argibideak, Eskolatze Osagarriko Programak aplikatzeari buruzkoak, EAEko zentru publiko eta kontzertatuguztietan

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018-03-12. 34/2018 DEKRETUA, martxoaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeetan hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko irakasle ez diren lan-kontratudun langileen lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua.

Berria
2018.eko apirilak 24
Hezkuntza bereziko langileen lanpostu zerrendan 50 plaza gehitzea (Gobernu Bilera 2018-04-24)
2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

Aniztasunarekiko arretari buruzko dekretu berria aribidean dago; esparru horretarako 1998ko indarreko araudia eguneratuta.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Eskola inklusiboaren esparruan, aniztasunari erantzuna emateko II. Plana; aurreko planaren ebaluazioaren bidez, aribidean dago.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Gaitasun handiko ikasleentzako II jarduera Plana; lehenengo planaren ebaluazioaren bidez aribidean dago.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

2018-2019 ikasturterako Hezkuntza bikaintasuneranzko Bikaintasunerantz programaren deialdiaren barruan, curriculuma aberasteko proiektuak bultzatuko dira. Helburua ikasgelan metodologia aktiboak ezartzea da eta, maila goreneko gaitasunak izan edo ez, ikasle guztien gaitasun bikainak edo berariazko talentuak antzematea, ulertzea eta aberasteko jarduera-programak garatzea, ikasteko eta lorpen pertsonalen nahiz kolektiboen gaineko motibazioa pizteko.

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

Hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako Deialdia. Kopurua: 11,7 milloi euro.

Berria
2017.eko uztailak 26
11, 7 milioi hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatzeko laguntzatan (Gobernu Bilera 2017-07-26)
EHAA xedapena
2017.eko abuztuak 08
AGINDUA, 2017ko uztailaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2017-2018 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako Espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako deia egiten duena.
2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

2017-2018ko ikasturtean eskolatze osagarriko programak garatzeko laguntzetarako Deialdia. Kopurua: 1.029.996 euro.

EHAA xedapena
2017.eko irailak 14
AGINDUA, 2017ko abuztuaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2017-2018ko ikasturtean eskolatze osagarriko programak garatzeko laguntzetarako deia egiten duena.
2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

2018-09-18. AGINDUA, 2018ko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2018-2019 ikasturterako hezkuntza sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, itunpeko ikastetxeetan eta berariazko ikastetxeetan eskolatze osagarriko programak baimentzeko eta diruz laguntzeko prozeduretarako, 2. lerro estrategikoaren barruan: hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren trataera.

Berria
2018.eko irailak 04
1,2 milioi euro Eskolatze Osagarriko Programetarako (Gobernu Bilera 2018-09-04)
2018/12/28 Hezkuntza sailburuordea

2018-07-20. Ebazpena, EAEko ikastetxe publikoetan 2018/2019 Ikasturtean curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa taldeak eratzeko baimena ematen duena.

2019/05/27 Hezkuntza sailburuordea

Eskola inklusibo baten markoan, ikasle etorkinei arreta emateko II. Planaren jarraipena eta ikasle etorkinen eskolatzeari buruz egindako azterketa dela-eta, ekimen berriak sartzea.

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea

”Hezkuntza eta Buru Osasunaren arteko lankidetzaren marko orokorra. Adostasun-agiria “ diseinatzea.

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea

2019-04-03. Bikaintasunerantz 2019-2020 deialdia, hezkuntza-bikaintasunaren eta curriculuma aberasteko egitasmoak egitea sustatu eta bultzatzearen alde, ikasgelan metodologia aktiboak ezartzeko eta ikasle parte-hartzaile guztiak detektatu, arreta eman eta aberasteko, gaitasun handiak, trebezia nabarmenak edo talentu bereziak eduki edo ez; hartara, ikasketarako eta lorpen pertsonalerako zein kolektiborako haien motibazioa zirikatu nahi da.

2019/05/27 Hezkuntza sailburuordea

2019-06-11. 2019-2020 ikasturterako hezkuntza berezirako unitateak zehaztu ditzaten itunpeko ikastetxeei dei egiten dien Deialdia. (35,2 M.-€)

2019/06/24 Hezkuntza sailburuordea

2019-06-20. Adimen-gaitasun Handiko ikasleei hezkuntza-arreta emateko Planaren aurkezpena.
 

2019/06/28 Hezkuntza sailburuordea