Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal Hezkuntzako Eredu Pedagogikoa garatu

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Prestakuntza-ekimen globala ikasturte hauetan garatuko da: 2017-18, 2018-19 eta 2019-20. Ekimenaren helburua gure ikasleen emaitzak hobetzea da, eta gaitasunen garapenean eta horiek ebaluatzean oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak errazten dituzten baldintzak ikastetxe guztietan bermatzea. Horretarako, sistemari buruzko txosten orokorretan (PISA, ebaluazio diagnostikoak) eta Hezkuntza-sistema Hobetzeko Planean atzemandako beharrekin lotutako jardun-eremuei helduko zaie, bai eta ikastetxe bakoitzeko testuinguru jakinetako beharrekin lotutakoei ere.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

2017-22-11. Jarraibideak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunpekoei dei egiteko direnak, IKT Heldutasuna ziurtagiriak eskura ditzaten. (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018-04-18. AGINDUA. Honen bidez, dei egiten zaie itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntzako proiektuan parte har dezaten, 2018-2019 ikasturtean. (IE4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

Ebazpena, 2018ko martxoaren 1ekoa. Horren bidez, dei egiten zaie Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei parte har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan proiektuan.

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

Ebazpena, 2018ko maitzaren 31ekoa, Euskadiko Autonomia Erkidegoko eskola publikoetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programari buruzkoa.

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

Sare publikoko ikastetxe guztietan Prestakuntza-Ekimen Globalaren jazarpena 2017-18-ko ikasturtean eta bere jarraipena 2017-18-ko ikasturtean

2018/12/20 Hezkuntza sailburuordea

2018-09-03. Deialdia, zeinaren bidez diru-laguntzak iragartzen baitira gailu digitalak eskuratzeko, 2018-2019 ikasturterako. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleak baliatu ahal izango dira gailu horietaz (L4 Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

2019/05/05 Hezkuntza sailburuordea

2019-04-03. Deialdia. Horren bidez, dei egiten zaie Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxe publikoei parte har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan proiektuan.

2019/05/05 Hezkuntza sailburuordea

Nazioarteko arloan esparru pedagogikoarekin lotutako Hezkuntza-jardunbide egokien truke :

Ipar Irlandako, Gales, Andorra, Georgia eta Frantziatik etorritako ordezkaritzak.

2019/05/05 Hezkuntza sailburuordea

2019-05-08.Itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei, baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko Sare_Hezkuntza Gelan izeneko berrikuntzako proiektuan parte hahartzeko diru-laguntzak, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan. (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) (300.000.-€)

2019/05/27 Hezkuntza sailburuordea