Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Hezkuntza-kalitatea eta gizarte-berdintasuna integratzen dituzten politikak bultzatu

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ekonomiaren eta Fiskalitateari buruzko unitate didaktiko bat sartu dute ikastetxeetan, eusko jaurlaritzal eta Foru Aldundiak.Iruzur Fiskalaren aurkako Borrokarako Plan Bateratuan kokatzen da proiektua. Zerga Hezkuntzarako 190.000€-ko inbertsioa egingo dute Eusko Jaurlaritzak (Ogasuna eta Ekonomia Saila) eta Foru Aldundiek.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Ermua BHI: Batxilergoa eta DBHko 3. eta 4. mailak Errabe eraikin berrira lekualdatzea.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

«Hamaika Esku» programa garatu eta bultzatzea, programan parte hartzen duten ikastetxeetako gizarte-berdintasuna eta hezkuntzaren hobekuntza lantzeko. 61 ikastetxe.

2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2017ko «Hauspoa» proiektuaren Deialdia: Gaitasunak indartzeko jarduerak nahiz ikastetxeak autonomia lortzeko jarduerak eskaintzen zaizkie 2016-2017ko ikasturtean

2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2018ko «Hauspoa» Proiektuaren Deialdia: Gaitasunak indartzeko jarduerak nahiz ikastetxeak autonomia lortzeko jarduerak eskaintzen zaizkie. 2018-2019ko ikasturtean deialdi honetan 34 ikastetxe berri.

2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

Bilboko Udalarekin hitzarmen bat sinatuko da 2017ko uztailaren 7an, 4 haurreskola berri eraikitzeko: Bilbao, Zamakola, Deusto eta San Ignacio.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

2017ko Deialdia: Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titularrak diren kooperatibentzat diru-laguntzak. Kopurua: 33.000 euro.

Berria
2017.eko uztailak 26
Irakaskuntza-kooperatibei dirulaguntzak emateko deialdia (Gobernu Bilera 2017-07-26)
2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2017-ko deialdia Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko, alde batera utzita Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak. kopurua: 500.000 eurokoa.

EHAA xedapena
2017.eko urriak 09
AGINDUA, 2017ko irailaren 26koa, Hezkuntza, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko, alde batera utzita Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak.
2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2018/01/15. AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2018-2019 ikasturtean izena emateko eskaerak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.

2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2018/1/30. Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren arteko lankidetza hitzarmena berritzea. Hitzarmen honen ondorioz Batxilergoko eta Lanbide Heziketako, Arte Irakaskuntzetako eta Kirol Irakaskuntzetako Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasleei zuzenduriko jarduera praktikoak burutzen jarraitu ahal izango da, baita DBHko etapara zuzendutako bestelako orientazio jarduerak ere. Kopurua 2018: 74.564 euro.

Berria
2018.eko urtarrilak 30
Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUren arteko hitzarmena berritzea, ikasleei zuzenduriko jarduera praktikoak burutzeko (Gobernu Bilera 2018-01-2018)
2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2018/03/19 Deialdia, zeinaren bidez dei egiten baitzaie unibertsitateaz kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei hezkuntzaren bikaintasuneranzko prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2018-2019ko ikasturtean (Bikaintasunerantz).

2018/07/12 Hezkuntza sailburuordea

2018/04/04 Deiladia, zeinen bidez handitzen baita titulartasun pribatuko Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskolei emateko 2017-2018 ikasturteko laguntza-deialdia egiten duen Aginduan adierazitako zenbatekoa. Kopurua: 1.089.060 euro.

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018-03-01. Jarraibideak. Horien bidez, EAEko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei dei egiten zaie, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduketa-planak egiteko 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako. (hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta)

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018-04-25. Agindua, 2018ko apirilaren 25ekoa, zeinaren bidez dei egiten baitzaie EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeei, hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak egitea eskatzeko 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako (hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta)

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018/05/07. 2018-2019, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetarako hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko jarduera-proiektuak Deialdia (hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta).

Kopurua: 1.089.060 euro

2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

2018-05-29.Deialdi horren bidez irabazi asmorik gabeko zenbait erankunderi dei egiten baitzaie, hain zuzen ere, eskolaren esparruan ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin elkarlanean aritu nahi dutenei 2018-2019 kurtsoan.

Berria
2018.eko maiatzak 29
435.890 euro ikasle ijitoei zuzendutako hezkuntza-jardueretarako (Gobernu Bilera 2018-05-29)
2018/07/15 Hezkuntza sailburuordea

AGINDUA, 2018ko azaroaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdi bat egiten baita diru-laguntzak emateko honako zeregin honetan jarduten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeei: premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa eta parte-hartzea sustatzea eskolaz kanpoko jardueretan eta kirol- eta aisialdi-jardueretan.

2018/12/28 Hezkuntza sailburuordea

2019-01-17. 2017-2022 Zorrotzako Gizarte-hezkuntza Proiektuaren aurkezpena: Hezkuntza Sailak esku-hartze komunitarioaren ereduari jarraitzen dion gizarte-hezkuntzako proiektua bultzatu du, (Bilbo) Zorrotzako haur, nerabe eta gazteak hezkuntza-curriculumaren arlo guztietan trebatutako herritar gisa heztea helburutzat duena, euren auzoarekin zein gizartearekin konprometitutako gazte solidarioak.

Berria
2019.eko urtarrilak 17
Zorrotzako Gizarte-hezkuntza Proiektuaren aurkezpena
2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea

2019-03-06. Jardunaldia: “Eskola abian: inklusioaren eta berdintasunaren bidean”

Berria
2019.eko martxoak 06
Cristina Uriartek hasiera eman die “Eskola abian: inklusioaren eta berdintasunaren bidean” jardunaldiei
2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea

2019-03-20. 2019-2020 ikasturtean hezkuntza-bikaintasunera zuzendutako prestakuntza-proiektuak martxan jartzeko itunpeko ikastetxeak eta Hezkuntza  Sailaren menpe ez dauden unibertsitatez kanpoko titularitate publikoko ikastetxeak (heziketa-zikloak izan ezik) deitzen dituen Deialdia. Guztira: 480.000 euro.

Berria
2019.eko martxoak 20
480.000 euros para proyectos de formación hacia la excelencia educativa (Consejo de Gobierno 20-03-2019)
2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea

2019-03-26. Diru-laguntza deialdia, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitateaz kanpoko –alde batera utzita Haur Hezkuntzako lehenengo zikloak- irakaskuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteentzako. Guztira: 500.000 euro.

Berria
2019.eko martxoak 26
500.000 euro helduen hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitatez besteko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako (Gobernu Bilera 2019-03-26)
2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea

Deialdia: 2018-2019 ikasturterako zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak.(EHAA, 2018-11-14). Guztira: 26.595.744,68 euro

2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea

Agindua, 2018-2019ko ikasturterako laguntzetarako deialdia egiten duena, zero eta hiru urte bitarteko umeentzako haur-eskolen
titular diren toki-korporazioentzat. (EHAA, 2018-12-17). Guztira: 3.500.000 euro

2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea

Ebazpena, 2018ko maitzaren 31ekoa , Euskadiko Autonomia Erkidegoko eskola publikoetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programari buruzkoa. 2018-2019.

2019/05/02 Hezkuntza sailburuordea