Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Mugikortasun Jasangarriaren Lege Proiektua

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

MUGIKORTASUN JASANGARRIARI BURUZKO LEGE PROIEKTUA ONARTZEA. 

2018ko azaroaren 22an abiarazi zen Mugikortasun Jasangarriari buruzko Lege Proiektuaren espediente administratiboa, aurretiko onarpen-aginduaren bidez. Abenduaren 21era arte, nahitaezko jendaurreko kontsulta egin zen eta, gero, otsailean sinatutako hasiera-aginduarekin eman zitzaion jarraipena. Modu horretan eta eskatzen diren izapideak betez, Eusko Legebiltzarrari helarazi zitzaion aurreproiektuaren zirriborroa, baita administrazio-maila guztietan eragindako erakundeei ere (EJko Sailak, Foru-aldundiak, Eudel, Emakunde, Sustapen Ministerioa, 50.000 biztanle baino gehiagoko udalak, erakunde eta sindikatuak, Euskotren eta ETS).

Hasierako alegazioak egiteko epea igaro ondoren, apirilaren amaieran eratuko da, Euskadiko garraio-agintaritzan, aipatutako aurreproiektuaren mahai teknikoa, testua lantzen jarrai dezan. Ondoren, Legebiltzarrari igorriko zaio, legezko izapideak egiteko (2019ko azaroan, aurreikusitakoaren arabera).

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Energiaren Euskal Erakundeak, guztira, 8,3 milioi euro kudeatuko ditu garraioaren hobekuntza energetikoari laguntzeko. 6,2 milioi bere deialdiari dagozkio (ibilgailu eraginkor eta alternatiboetan inbertsioak egiteko laguntzen programa eta garraio eta mugikortasun eraginkorrean inbertitzeko laguntzen programa) eta 2,1 milioi Ministerioak egindako eskariari, bere laguntzen Dekretuaren ondoriozko tramitazioaz EEE arduratu dadin (2019/03/26)

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Ibilgailu berrien erosketaren susperaldia bultzatzeko Renove Plan bat iragarri da (2019/02/07)

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea