Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Mugaz gaindiko garraio-politikak garatu; eskualdeetako agintariekin lankidetza izatea bultzatuko da, zerbitzu-eskaintza optimizatzeko xedez

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskotrenek zabaldu egin du Topoaren txartel konbinatuen eskaintza Ipar Euskal Herriko garraiobideekin, Hala, 2019ko irailetik aurrera PASSEUSK txartel berri bat izango du. Txartel hori Hendaia eta Urruña, Donibane Lohitzune, Biarritz eta Baiona lotzen dituzten Hegobus autobusekin konbinatuko da. Proposamen berri hori PASSEUSK eta PASSBASK txartelek eskainitakoari gehitzen zaio. PASSEUSK txartela Transports 64 autobusekin konbinatzen da. Autobus horiek Iparraldeko linea multzoa hartzen dute (Hendaia - Baiona eta Sara, Maule, Atarratze eta Donapaleurako loturak). PASSBASK txartela, berriz, Euskotren-SNCFrena da.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Communauté Pays Basquek ELGARREKIN proiektua egin dute. Proiektu horren barruan sartzen dira, batetik, Hendaiako ETS/Euskotren geltokia hobetzea (gaur egun  ETS ari da lan hori gauzatzen), eta, bestetik, geltoki horretako Pôle d 'échanges multimodala egokitzea (obrak hasi berri dira), trenbidea, autobusa, taxiak eta bizikleta elektrikoen gunea barne hartuko dituen geltoki intermodal bat sortzeko. Proiektua balorazio fasean dago POCTEFA 2019ren eskutik.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euroeskualdetik, Eusko Jaurlaritzak Baiona - Donostia ardatzeko mugaz gaindiko trenbide-trafikoen AZTERKETA JURIDIKOA zuzendu du, Hendaia eta Donostia artean (Astigarraga) hirugarren erreia ezartzeko ikuspegiarekin. Europako POCTEFA programak kofinantzatutako proiektua (2017ko iraila - 2018ko ekaina).

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euroeskualdetik, Eusko Jaurlaritzak Bordele - Euskal Y - Nafarroa korridorearen ESKAERA AZTERLANA zuzendu du (Europako POCTEFA programak kofinantzatutako proiektua, 2017ko iraila - 2018ko abendua).

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euskadik bere gain hartzen du Bruselako Arku Atlantikoko Batzordearen Garraio Taldearen lehendakaritza eta koordinazioa (2019/06/07), eta lan-jardunaldi bat egiten du Euskadin TEN-T Europa barneko Garraio Sarearen jarraibide berriak berrikusteari buruz (2019/09/10).

 

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetzari Eusko Jaurlaritzaren alegazio-txostena bidali zitzaion, «Kantauri-Mediterraneoa trenbide-korridorearen proiektuaren informazio-azterlana (Zatia: Iruñea eta EAEko Y grekoarekiko konexioa)» zela eta (2018/03/12).

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetzaren iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den «Kantauri-Mediterraneoa trenbide-korridorearen proiektuaren informazio-azterlana (Zatia: Iruñea eta EAEko Y grekoarekiko konexioa» (2018/01/16).

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak Euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko etorkizuneko loturari buruzko xehetasunak adostu dituzte, eta 2 alternatiba planteatu dituzte (Ezkio-Itxasotik eta Gasteiztik) Madrilen egindako hiruko bilera batean. Sustapen Ministerioaren konpromisoa, 2017ko abendurako Euskadiren eta Nafarroaren arteko trenbide-loturari buruzko informazio-azterlana osatzeko(2017/07/12).

Berria
2017.eko uztailak 12
Euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko etorkizuneko konexioaren informazio-azterketak 2017ko abendurako egon beharko du prest
2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea