Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Intermodalitatea bultzatu,

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

LAGUNTZA-AGINDUAK. Behar diren memoria ekonomikoak arrazoitu ondoren, EHAAn argitaratu beharreko aginduen testuak baimendu dira. Bertan, zenbait laguntzaren deialdiak egingo dira, hauei bideratuta:

- Lanbide- eta enpresa-elkarteei

- Jarduera bertan behera uzteagatik

- Teknologia berriak eta segurtasuna jartzeko

- Kalitate eta Ingurumen Sistemak jartzeko

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INTEROPERABILITATE MASTERPLANAREN 2. FASEARI EKITEA.  3 esperientzia pilotu egin dira EAEko hiriburuetan, orain dauden garraio-txarteletatik edozein (BAT-BARIK-MUGI) hiriburuetako edozeinetan erabili ahal izateko. Euskadiko Garraio Agintaritzak martxoaren 5ean berretsi zuen Masterplanaren 2. faseari ekingo zitzaiola. Erabateko elkarreragingarritasuna lortzeko prozesuan, TUVISA enpresak 2019an ekingo dio bere idazmahaiak (pupitre) beste bi txarteletara egokitzeko behar direnak garatzeari, elkarreragingarritasunean erabat integratze aldera. Mapa osatuta geratuko da MUGI Metroaren 1. eta 2. lineetan eta BAT eta BARIK Lurraldebusen baliozkotzen direnean.

Horrez gain, nahitaezko hitzarmenak eratu dira BGPko Kontseiluak Eusko Jaurlaritza gaitu dezan BARIK teknologiaren erabileran, BAT aplikazioa ezartzeko eta horren titularrei BARIKen funtzionalitateak eskaintzeko: 24 orduz nahi denean kargatu ahal izateko ordainketa-pasabidea erabiltzea, egindako mugimenduak kontsultatzea, eskuragarri dagoen saldoa ikustea, eta abar. Aurrerapen horrekin, BAT txartelak Bizkaiko txartelaren garapen-maila berdintsua izango du, Euskadiko garraio-kontzeptua homogeneizatuz.

 

Aldi berean, Aiaraldeko elkarreragingarritasunari buruzko azterlan pilotua idatzi ondoren eta Okondo, Laudio, Luiaondo, Amurrio, Izoria, Murga, Respaldiza/Arespalditza, Ibagüen, Menagarai, Llanteno, Artziniega, Areta, Larrinbe eta Lezama udalerrietan eskatzen diren garraiobide motak zeintzuk diren ezagutu ondoren, 2019ko udarako aurreikusi da eremu horretan hiru txartelak abian jartzea. Horretarako, aldez aurretik, hainbat behar tekniko garatu beharko dira.

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak 9,6 milioiko kredituak baimendu ditu Loiolako Erriberetako lotunerako. Geltoki berria ezartzeko aurreikusitako finantzazioa da, Estatuko Administrazio Orokorrak, ADIFek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diru-kopuru bera jarriz. Proiektu estrategiko bat da eta, haren bitartez, Gipuzkoako lurraldea egituratzen duten bi burdinbide nagusiak konektatuta geratuko dira: Euskotrenek ustiatutako ETS sarea (12 milioi pertsona erabiltzaile baino gehiago) eta Renfek ustiatutako ADIF sarea (7 milioi pertsona erabiltzaile). Geltoki berri bat sortuko da hor, bi lineen arteko elkartrukea egiteko. Pertsona erabiltzaileek geltokitik atera gabe egin ahal izango dute tren-aldaketa. (2019-04-16)

Berria
2019.eko apirilak 16
Jaurlaritzak 55 milioiko kredituak baimendu ditu Loiolako Erriberetako lotunerako eta BEA Autobus Elektriko Adimentsua hedatzeko (Gobernu Bilera 2019-04-16)
2019/05/08 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea