Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Garraio Jasangarriaren Gida Plana: Euskadi 2030 egin eta ezarri

Eremua: Oparotasuna
11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Onartu da GJGP 2030 2017ko ekainean

Berria
2017.eko ekainak 13
Jaurlaritzak onartu du garraio jasangarriaren gida plana: Euskadi 2030 (Gobernu Bilera 2017-06-13)
2018/12/18 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ERREPIDEEN PLAN OROKORRA ARAUTZEKO LEGEAREN ALDAKETA. 

Parlamentuko izapide guztiak bete ondoren, eta behin proposamena Eusko Legebiltzarraren Azpiegitura Batzordean eztabaidatuta eta zuzenketak eginda, 2018ko azaroaren 29an egindako bileran onartu da 5/2018 Legea, azaroaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen Legea hirugarren aldiz aldatzen duena.

2018/12/17 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

III. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERREPIDEEN PLAN OROKORRA.

Errepideen Plan Orokorraren Batzordearen Osoko Bilkurak, 2018ko uztailaren 2an egindako bileran, aldeko txostena eman zion III. Planaren Aurrerapenari. Horrenbestez, abuztuaren 30ean, onarpena jaso zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailburuaren Aginduak, zeinaren bitartez, jendaurrean jarri baitzen, era ofizialean, III. Aurrerapen hori; jarri ere, bi hilabetez, irailaren 28ko EHAAan argitaratzetik aurrera.

Alegazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeak, hiru foru-aldundien partaidetzarekin, 2019ko otsailaren 27ko bileran aurkeztu ziren alegazioen ebazpena aztertu eta onetsi zuen, eta Zuzendaritzak interesdunei helarazi zizkien.

Bertatik ateratako testuaren bidez, nahitaezko ingurumen-txostenak eskatu dira, eta horien izapidetzearekin burutuko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III. Plan Orokorra. Horretarako, aldez aurretik, Dekretu bidezko onespena beharko da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, hurrenez hurren, proposaturik. Hala, urrirako izatea aurreikusi da.

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ONARTU DA BIZIKLETA BIDEEN ZORUEI BURUZKO GOMENDIOEN GIDA. Bizikleta-bideen zoruei buruzko gomendioen gida 2017ko azaroan onartu zen.

2018/12/18 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

BIDE-ZORUEN GAINEKO ARAUAK. Neurriei buruzko araua bigarrenez aldatzen duen 2017ko urriaren 19ko Agindua, hain zuzen ere, 8. Eranskina (zementuarekin tratatutako materialei buruzkoa) eta Errepideen Ponentzia Teknikoaren lanak aintzat hartuta, ingurumen-eraginkortasuna hobetzeko irizpideetara bideratutako jarduketen kostuen aurreikuspenerako dokumentu bat sartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen III Plan Orokorraren Aurrerapenean.

2018/12/18 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ABIADURA MURRIZTAILEAK INSTALATZEKO INSTRUKZIO TEKNIKOA

ABIADURA-MURRIZTAILEAK INSTALATZEKO JARRAIBIDEA.  2018ko azaroaren 7ko EHAAan argitaratu zen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 22ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko zeharbideetan abiadura-murriztaileak instalatzeko instrukzio teknikoa onartzeko dena (instrukzio hori aldez aurretik adostuta zegoen batzorde teknikoan).

2018/12/17 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

TRANSFERENTZIAK: Euskadik bere gain hartuko du Burgos eta Armiñon arteko AP-1 autobidearen tartearen titulartasuna, eginkizunak eta zerbitzuak. (2018/11/03).

2019ko apirila: AP-68ren titulartasuna, funtzioak eta zerbitzuak berehala gauzatzeko lan egiten jarraitzen da, Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoen arteko tartean.

 

 

Berria
2018.eko abenduak 04
Bihartik aurrera, Euskadik bere gain hartuko ditu Burgos eta Armiñon arteko AP-1 autobidearen tartearen titulartasuna, eginkizunak eta zerbitzuak
2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea