Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Bilboko eta Pasaiako portuen kudeaketaren transferentzia eskatu, kudeaketa deszentralizatu bat garatzeko eta zentro logistiko intermodalekin dituzten konexioak optimizatzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2019ko azaroan, hasiera eman zitzaion 1. faseko eraikuntza-proiektuen lizitazioari.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko azaroan, hasiera eman zitzaien azterlanaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko ingurumen-izapideei.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko martxoaren 21ean, Sustapen Ministerioko Azpiegituren Idazkaritza Nagusiak erabaki zuen behin-behinean onartzea informazio azterlana, eta hilabete bereko 28an hasiera eman zitzaion jendaurreko informazioaren eta administrazioen entzunaldiaren prozesuari.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018ko maiatzean, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen Informazio Azterketa egiteko kontratua sinatu zen. II. faseak, I. faseari jarraipena ematen dio. Fase horretan, Portua Euskal Y-arekin eta Arrigoriaga inguruko goi-ordokiarekin lotuko da.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018an, Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen Informazio Azterlana idatzi da (I. fasea). Azterlan horretan, Bilboko Portuaren eta Olabeaga inguruko salgaien sarearen arteko lotura aztertu da. Lotura horrek burdinbideetako zerbitzuen ahalmena handitzen du, zerbitzu horiek C1 eta C2 lineetako aldiriko bidaiarien zerbitzuetatik bereizita gelditzen baitira. Horrela, Ezkerraldeko hiriguneetatik merkantzien trafikoa egotea ekiditen da.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko uztailaren 28an, Euskal Trenbide Sareari agindu zitzaizkion Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko jarduerak.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko uztailaren 12an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzailea den enpresa-entitate publikoak, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko martxoaren 15ean, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko jarduera-protokolo orokorra sinatu zen, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen Proiektuak eta Obrak egiteko. Protokolo horren helburua burdinbideen konexioak hobetzea eta garraiobide jasangarrien aldeko apustu irmoa egitea da.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea