Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Aireportu arloan egiteke dagoen transferentzia eskatu, Loiu, Foronda eta Hondarribiko aireportuen kudeaketa-eredu koordinatu eta osagarria ezartzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

ROUTES EUSKADI 2018 (apirilaren 22tik 24ra) Aireportu Konektibitateari buruzko Europako Biltzarra egin zela aprobetxatuta, aireportuen alorrean egiteke dagoen transferentzia erreklamatu zuen Lehendakariak.

Aireportuetako operazioek eta azpiegiturek gure lurraldean duten garrantziaren jakitun, ROUTES EUROPA 2019 feriara (Hannover, apirilaren 8-10) joan ziren Saileko kideak, bere posizioa berrestera. Bertan, aireportuak sustatzeko hiru sozietateak babestu zituzten, horietako bakoitzak lurralde bakoitzaren ahalmenak optimizatu ditzan, azpiegituren egoerara moldatuz eta horien indarguneak optimizatuz.

Gasteizko aireportuan H24 berriz ere abian jartzea lortu da.

 

 

Berria
2018.eko apirilak 22
Lehendakariak aireportuen kudeaketan zuzenean parte hartzea eta Forondaren H24 kategoria berreskuratzea eskatu du aireko konektagarritasunari buruzko Routes Europe 2018 nazioarteko kongresuaren inaugurazioan
2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

EUSKADIKO AIREPORTUEN SUSTAPENERAKO SOZIETATEEN MAHAI SEKTORIALA. Aireportuak sustatzeko hiru sozietateak elkarlanean ari dira Sailarekin, Euskadiko aireportu-politika lankidetzan eta baterako plangintzan oinarrituta egongo dela bermatzeko; Euskadiko aireportuak kudeatzeko eredua osagarritasunean oinarrituta dago, eta barnean hartzen ditu hiru aireportuak, Donostia, Bilbo eta Gasteizkoa, “aireportu bat, hiru terminal” goiburuarekin.

2018/06/08 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea