Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Eusko Label eta jatorri-deiturak dituzten produktuen araudiak egokitu.

Eremua: PERTSONAK
2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Esnekien eta arrautzen alorreko egokitzapen higieniko eta sanitarioen gaineko Dekretuaren eranskin teknikoen izapideak bukatuta daude; Landaberrirekin bilera egitea falta da. Uda honetarako (2017) aurreikusita dago fruta eta barazkien taldeak eta ogiaren eta ogiaren deribatuena bukatzea. Harremanetan hasi gara Osasun Publikoarekin, Albaitarien Elkargoarekin, eta beste batzuekin, haragi produktuen talderako, non hiltegiak ere sartuko diren.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko eragileen eta agintari eskumendunen arteko bilera, higiene eta osasun alorreko baldintzak malgutzen jarraitzeko (Prentsa oharra)

Berria
2017.eko ekainak 09
Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko eragileen eta agintari eskumendunen arteko bilera, higiene eta osasun alorreko baldintzak malgutzen jarraitzeko
2018/07/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Garapen fasean dago Araban ekoizten den irin-zerealerako eta irin horrekin egiten diren produktuetarako kalitateko label baten onarpena.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza eta Osasun Publikoa elkarrekin ari dira aztertzen ea komenigarria den animalien hilketa “malgutzea” Haragiaren alorreko egokitzapen higieniko eta sanitarioaren gaineko Dekretuan.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Interes taldeek elikagaien segurtasunari buruz egiten dituzten eskaerak bideratu eta erantzuten dira Elikan. Gainera, lantzen eta eguneratzen ari da kontsumitzailearen webgunea eta kontsumitzaileentzako bloga, elikagaien segurtasunari buruzko Elikaren wikia eta Sare Sozialen bidezko askotariko informazioa.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Euskadiko maltazko garagarraren ingurumen egiaztagiriari eskuratzeko lanak bukatu ditu Neikerrek.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Lehen sektore dinamikoa eta lehiakorra garatzen laguntzen duten produktu berrien kalitate marka berrien sustapenari dagokionez, hainbat ekintza zehatz egin dira: "Gernikako piperraren 4. Gamako produktuak merkaturatzea", "Eusko Label esnearekin egindako gaztak merkaturatzea", "Euskadiko lehengaiekin tokiko garagardoa egiteko lanak abian jartzea", " JI duten sagardoen ezaugarritzeak Fraisoroko laborategian", "Bertako tomatearen barietateak merkaturatzea proba pilotu gisa, Eusko Label tomate moduan sartzeko" eta "Genetikoki gaixotasun birikoen aurrean erresistenteak diren Gernikako piperraren eta Ibarrako Piparren barietateekin saiakuntzak".

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

"Euskal Sagardoa" Jatorri Izendapenaren sorrera. Sektoreari laguntzea hainbat mailatan (laguntza teknikoak, ekipamenduak, promozioak, etab.)

Berria
2018.eko apirilak 27
Euskal Sagardoa jatorri deitura duten sagardoen kontsumoa sustatzeko ‘Terraza garaia, Euskal Sagardo garaia’ promozioa hasi da gaur
2018/07/09 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

"Basque Label Harategiak" marka berrira atxiki diren harategi tradizionalei minimis-araubidean jasotako diru-laguntzak.

• 2017ko deialdia. Zenbatekoa: 500.000 €. 2017ko erreferentziako araudia

• 2018ko deialdia. Zenbatekoa: 500.000 €. 2018ko erreferentziako araudia

• 2019ko deialdia. Zenbatekoa: 500.000 €. 2019ko erreferentziako araudia

2019/03/08 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egin du zonako eta udalerriko ardoak izendatzeko DOC RIOJA jatorri-deiturako kontseiluan hartutako erabakiaren inguruan. 

Berria
2017.eko abuztuak 11
Jaurlaritzak erabakia txalotu du Arabako Errioxako ardoak bereizteko aurrera pausoa delako
2018/07/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Hiru produktu berri gehitu dira Eusko Labelarekin egindako elikagaien familiara: Gernikako Piper frijitu hoztuak, Euskal Baserriko Oilaskoarekin egindako hanburgesak eta Ibarrako Piparrekin eta Arabako Errioxako Arroniz Olibekin egindako gildak. (Prentsa oharra)

Berria
2017.eko uztailak 17
Produktuaren jatorri-arraza genetikoki zehazteko kontrol-teknika berri bat ari da erabiltzen Idiazabal Gaztaren JDBa
2018/07/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Eusko Labela duten produktuek Animalien Ongizate Ziurtagiria edukiko dute.

Berria
2018.eko abuztuak 01
Eusko Labela duten produktuek Animalia Ongizateko Ziurtagiria izango dute
2018/10/18 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

55/2018 Dekretua, apirilaren 17koa, zeinaren bidez indargabetzen baita behi-okela edo abelgorrien haragia eta haren ondoriozko produktuak etiketatzeko aukerako sistema ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegorako arauak eman dituen Dekretua.

2019/01/09 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

177/2018 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoiztekoa (2018/12/11) (Erreferentziako araudia)

2019/03/08 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Euskadi, ogiaren eta eraldatu begetalen sektoreetako enpresa txikietarako araudi berezi bat duen lehen Autonomia Erkidegoa

Berria
2019.eko martxoak 04
Euskadi, ogiaren eta eraldatu begetalen sektoreetako enpresa txikietarako araudi berezi bat duen lehen Autonomia Erkidegoa
2019/07/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Animalien elikaduraren sektoreko Euskadikoestablezimenduen erregistroa eta kontrolaarautuko ditu Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 09
Animalien elikaduraren sektoreko Euskadiko establezimenduen erregistroa eta kontrola arautuko ditu Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2019-04-09)
2019/05/20 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea