Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Bilboko tranbia luzatu (Zabalburu-Plaza Biribila), tranbia-eraztuna osatzeko helburua betetzen jarraitzeko

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskal Trenbide Sareak (ETS) Bilboko tranbiaren Atxuri-Bolueta zatia handitzeko obrak lizitaziora atera ditu. Lizitazioaren hasierako prezioa 2,29 M €-koa da (BEZik gabe) eta 8,5 hilabeteko epea du, Abusu Ikastolaren eremuko geralekua barne. (2019/10/30). Obrak 2020ko maiatzean hastea aurreikusten da.

Aurreikuspenen arabera, zerbitzua 2021ean jarriko da martxan; orduan, Bilboko tranbiak 8 kilometroko sarea izango du (orain 5,8 km-koa du), eta Bolueta eta La Casilla artean 17 geltoki egongo dira guztira.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak 5,7 milioi euroko finantziazio-hitzarmena sinatu dute Atxuri-Bolueta zatirako; horietatik, Jaurlaritzak % 65 jarriko du, eta udalak gainerako % 35.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euskal Trenbide Sareak (ETS) Bilbo-Atxuri-Bolueta tranbia hedatzeko (4,0 km) eraikuntza-proiektua idatzi du. Jarduketa honetan datza: Euskotrenek zerbitzatzen dituen ETSren egungo bideak eta Boluetako geltokiko nasak egokitzea tranbien zirkulaziorako, bai eta Abusu Ikastolan tarteko geraleku berri bat eraikitzea ere.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ETS lanean ari da Bilboko Udalarekin alor teknikoko gaiak definitzen: Abandoko Abiadura Handiko geltoki berriaren azken konfigurazioa, Hurtado Amezaga kalearen behin betiko konfigurazioa, semaforoen lehentasuna, autobus-taxien geltokiak, etab. Alderdi horiek hiriko tranbiaren garapena baldintzatuko dute.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea