Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 12. Arrantzako Erakunde Ordaintzailea eratu

Eremua: PERTSONAK
2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

MAPAMArekin negoziatzen Arrantzako Erakunde Ordaintzaile bat sortzea Euskal Autonomia Erkidegorako.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

EAEko arrantza eta akuikultura sektorerako laguntzak. (Laguntzen 2017ko deialdia: 9.860.000 €)

2018/01/23 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

2018-2020 aldirako Kanpoko Ekintzen Planaren barruan garatutako ekintzak, Bruselako Ordezkaritzak bultzatutakoak eta “Euskadik EBren etorkizunean edukiko duen posizionamendua” jardueraren barruan sartutakoak, eta FEMPren erregionalizazioarekin zerikusia dutenak:

- Jendaurreko entzunaldia etorkizuneko FEMPren gaineko Eskualdeen Batzordean (2018/01/23). Galiziako Gobernuak etorkizuneko FEMPren gaineko irizmen bat aurkeztu du, eta eskatu da etorkizuneko FEMPa eskualde mailan kudeatzeko.

- CRPM erakundearen (Conférence des Régions Périphériques Maritimes) posizio komunaren idazketa. Hainbat bilera egin dira eta dokumentuak trukatu dira CRPMek etorkizuneko FEMPren gainean duen posizio komuna idazteko, non Fondoa erregionalizatzeko eskatzen baita 2020-2027 aldirako.

- CRPMren Arrantzaren gaineko Lantaldearen bilera (2018/06/19-20). Arrantzaren gaineko Lantaldean parte hartu da, eta bertan eskatu da Fondoa erregionalizatzeko 2020-2027 aldirako.

2018/12/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea