Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Gasteizko tranbia Unibertsitatera eta Salburura luzatu, eta gero Zabalgana auzora

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gasteizko Angulema-Unibertsitatea tranbia hegoaldera zabaltzea. Aurreikuspenen arabera, zerbitzua 2020ko otsailaren 12an jarriko da martxan. Euskotrenek erositako 7 autoko tranbia-unitate berriak gehituko dira, geltokiak tranbien luzera berrira egokituko dira, eta Ibaiondoko garajeetan behar diren zabalkuntza lanak amaituko dira.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Gasteizko tranbia Zabalgana auzora zabaltzea. 2020. urtearen hasieran, informazio-azterlana jendaurrean jartzea aurreikusten da, 2019ko irailean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-irismeneko dokumentua lortu ondoren. Alternatiben azterketa gehigarriak egin behar izan dira, baldintza berriak sortu baitira; besteak beste, trenbidea lurperatu beharra Gasteizen, eta Gasteizko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren berrikuspena, 2018ko azaroaren 23an aurkeztua.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko azaroaren 8a. Euskal Trenbide Sareak (ETS) Gasteizko tranbia Salburua auzora zabaltzeko obrak lizitatu ditu. Lizitazioaren hasierako prezioa 17,2 milioi eurokoa da (BEZik gabe), eta 30 hilabeteko epea dago. Obrak 2020ko apirilean hastea aurreikusten da.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko azaroaren 4a. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak 24,83 milioi euroko (BEZik gabe) finantzaketa hitzarmena sinatu dute Gasteizko Salburua auzorako tranbia eraikitzeko; horietatik, Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, Foru Aldundiak % 17,5 eta Udalak % 17,5.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Behin betiko onartu dira «Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeko (2. Fasea) informazio-azterlana» eta «Gasteizko tranbia Salburua auzora luzatzeari buruzko (2. fasea) informazio-azterlana. Salburua iparraldea izeneko lanean eginiko aldaketa puntuala». (2019-06-10).

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko martxoaren 1a. Gasteizko Udalak Gasteizko autobus elektriko adimendunaren (BEI-BEA) obrak eta ezarpenak esleitu ditu 42,0 milioi euroko zenbatekoagatik (BEZa barne). % 100 elektrikoak diren 13 ibilgailu (18 metroko 7 artikulatu eta 12 metroko 6) sartzen dira. Aurreikusi denez, 2020an jarriko dira martxan. 10,1 km-ko ibilbide zirkularra; TUVISAren 2. Linea, periferikoa.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018ko urriaren 31. Euskal Trenbide Sareak (ETS) Gasteizko tranbiaren garajea handitzeko proiektuko obrak esleitu ditu. Aurrekontua: 1.756.671,45 € (BEZa barne). Epea: 10 hilabete.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko irailaren 27a. Euskal Trenbide Sareak (ETS) Gasteizko Angulema-Unibertsitatea tranbia hegoaldera luzatzeko obrak esleitu ditu, 8,57 milioi euroan (BEZik gabe), lizitazioaren hasierako prezioa 10,48 milioi eurokoa izanik (BEZik gabe). Obren iraupena: 20 hilabete; lizitazioaren hasierako epea: 24 hilabete.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko maiatzaren 10a. Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Angulema-Gasteizko Unibertsitatea tranbia eraikitzeko finantzaketa-hitzarmena sinatu dute, 14,35 milioi eurokoa (BEZik gabe). Horietatik, Eusko Jaurlaritzak % 65 jarriko du, Foru Aldundiak % 17,5 eta Udalak % 17,5.

2020/01/31 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea