Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. xxx

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskal Trenbide Sareak (ETS) 2017ko maiatzaren 8an lehen zatiaren (Lugaritz-Mirakontxa) lizitazioa atera zuen eta 2017ko uztailaren 28an bigarren zatiarena (Mirakontxa-Easo). Topoaren bide berriak 4,2 km izango ditu, eta lurpeko 3 geltoki berri eraikitzea aurreikusten da: Bentaberri, Kontxa eta Easo. Lanak 2017ko udazkenean hasteko aurreikuspena.

2018/03/22 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko uztailaren 24a: ibilbidearen lehen zatiko (Lugaritz-Mirakontxa) Ondasunen eta Eskubideen Zerrenda behin betiko onartzen duen Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren Ebazpena argitaratu zen EHAAn eta GAOn, eta Aurreko Aktetarako deialdia egin zen Donostiako Udalean 2017ko irailaren 6rako.

2018/03/22 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

TOPOaren trenbide saihesbidearen lehen zatiko (Lugaritz-Mirakontxa) obrak Moyua, Viuda de Sainz eta COMSA enpresek osatutako ABEEari esleitu zitzaizkion (38,15 M€, BEZik gabe); lizitazioaren hasierako prezioa: 49,40 M€, BEZik gabe. (ETS - 2017ko irailaren 7a). Lanen iraupena: 4 urte.

Berria
2017.eko irailak 07
ETSk Topoaren Lugaritz-Mirakontxa tartea esleitu du 38 milioi euroren truke
2018/12/11 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ETS, 2017ko irailaren 27a: ETSn TOPOaren trenbide saihesbidea eraikitzeko proiektuaren (Lugaritz-Mirakontxa eta Mirakontxa-Easo) Obren Zuzendaritzari laguntzeko zerbitzua PROINTEC SA eta ASMATU SLP enpresek osatutako ABEEari esleitu zitzaion (1.929.141,12 €, BEZik gabe). (ETS - 2017ko irailaren 27a); lizitazioaren hasierako prezioa: 2.883.000,0 € (BEZik gabe). Lanen iraupena: 54 hilabete.

2018/12/11 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko urriaren 4a: Herritarrei arreta eskaintzeko bulegoa irekitzea TOPOaren (Lugaritzetik Easora) trenbide-saihesbidearen proiektuan eta eraikuntza-planean interesa duten pertsona guztiei azalpenak emateko. Proiektuaren barruan, hiru geltoki beri eraikiko dira: Bentaberri, Erdigunea-Kontxa eta Easo.

Berria
2017.eko urriak 04
TOPOgunea, TOPOaren trenbide saihesbideari buruzko informazio puntu berria
2018/07/13 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ETS - 2017ko abenduaren 18a:  TOPOaren trenbide saihesbidearen bigarren zatiko (Mirakontxa-Easo) obrak SACYR, CAVOSA, Campezo, Mariezkurrena eta ZUBIEDER enpresek osatutako ABEEari esleitu zaizkio (53,3 M€, BEZik gabe); lizitazioaren hasierako prezioa: 70,0 M€, BEZik gabe. Lanen iraupena: 4 urte.

Berria
2017.eko abenduak 18
ETSk Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea esleitu du 53,2 milioi euroren truke, 48 hilabeteko epean egiteko
2018/12/11 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko abenduaren 1a: ibilbidearen bigarren zatiko (Mirakontxa-Easo) Ondasunen eta Eskubideen Zerrenda behin betiko onartzen duen Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren ebazpena argitaratu zen EHAAn eta GAOn, eta Aurreko Aktetarako deialdia egin zen Donostiako Udalean 2017ko abenduaren 19rako.

2018/07/13 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2017ko azaroaren 20a: Donostialdeako TOPOaren saihesbidearen lehenengo zatiko obrak (Lugaritz-Mirakontxa) zuinkatzeko eta hasteko akta.

2018/12/11 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018ko martxoaren 6a: Donostialdeako topoaren saihesbidearen bigarren zatiko obrak (Mirakontxa-Easo) zuinkatzeko eta hasteko akta.

2018/07/13 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea