Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Renferen eta Feveren aldirietako lineen transferentzia eskatu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskadiko eta Espainiako gobernuek izapideak hasi dituzte bi trenbide-linearen eskumenak Euskadiri eskualdatzeko.

Basurtuko ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana–Barakaldo lineak dira, hain zuzen, eta euskal erakundeen esku geratuko dira 2018an, gaur-gaurkoz egiten ari diren lurperatze obrak amaitutakoan.

Eusko Jaurlaritzak 11 trenbide-linearen eskumen osoa lekualdatzeko eskatzen du, eta horietako lehenengo biak dira. Eskumen hori Gernikako Estatutuan jasota dago.

2018/03/22 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018ko abenduak 7: Ministro Kontseiluak Errege Dekretu bidez erabaki du, 2018ko azaroaren 26ko Estatua-EAE Transferentzien Batzorde Mistoaren akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzari transferitzea hauek guztiak: merkantzien trenbide-lineak, 782 Basurtu Ospitalea-Ariz (7 km) eta 783 Irauregi-Lutxana-Barakaldo (6 km).

2018/12/18 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Ondasunen entrega-aktak sinatu zituzten ADIFeko presidenteak, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak. Abenduaren 7ko 1434/2018 Errege Dekretuaren 1. Eranskinean (Aktiboak) deskribatzen diren ondasunei dagokien entrega-akta bat da.

Lehenago ere, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak zenbait entrega-akta sinatu izan dituzte, 2. eranskinari dagokionez (Emakidak, Errentamenduak eta Transferitutako Ondasunei buruzko Hitzarmenak). (2019-03-15).

2019/07/23 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Kontseilu Gobernuan 76/2019 Dekretua onartzen da, zeinaren bidez Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzen eta adskribatzen baitzaio Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineen kudeaketa eta administrazioa. Linea horiek Estatuko Administrazioak eskualdatu zizkion Euskal Autonomia Erkidegoari (2019-05-14)

2019/07/23 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko ekainak 26: BR2000k gauzatutako Basurtuko ospitalea – Ariz transferitutako lineari dagokion obraren (Errekalde-Irala tunela) azpiegitura-ondasunen entrega-aktak sinatu zituzten ADIFeko presidenteak, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailburuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak. Abenduaren 7ko 1434/2018 Errege Dekretuaren 1. Eranskinean (Aktiboak) deskribatzen diren ondasunei dagokien entrega-akta bat da. (2019-06-26)

2019/07/23 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea