Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Euskal hirien artean tren-autobideak bultzatu eta "intercity zerbitzuak" garatu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskadiko Plataforma Multimodal Logistikoen (Jundiz-Foronda eta Lezo) lantaldea abian jarri zen. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak (ETS), Euskotrenek (ET), Sustapen Ministerioak eta Estatuko Trenbide Azpiegituren Administrariak (ADIF) osatzen dute. Jundizko Plataforma Logistikoan Trenbide Autobiderako (Gasteiz - Bordele - Paris - Lille) instalazioak daude. 2017ko irailaren 19an egin zen lehenengo bilera Lakuan.

2018/03/22 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euskadiko Plataforma Multimodal Logistikoen (Jundiz-Foronda eta Lezo) lantaldea. Bigarren bilera 2017ko urriaren 26an egin zuen, Sustapen Ministerioan, Madrilen. Hirugarren bilera 2017ko abenduaren 20an egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Gasteiz). 2018ko martxoaren 1ean egin da laugarren bilera, Sustapen Ministerioan, Madrilen. 2018ko maiatzaren 24an egin da bosgarren bilera, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Gasteizen.

2018ko azaroaren 11n egin zen seigarren bilera bideokonferentzia bidez. Bilera honetan Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenaren zirriborro bat aurkeztu du.

2019ko otsailaren 6an zazpigarren bilera egin zen, bideokonferentzia bidez.

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018ko uztaila: ADIFek 1,2 milioi euroan lizitatu du kontratu hau: gaur egungo terminalaren (I. fasea) eraikuntza-proiektua eta trenbide-autopistaren terminala barnean hartzen duen Villodasko partzelaren proiektu funtzionala idaztekoa, horrek guztiak Gasteizen Jundizko plataforma multimodal berria osatuko du.

2018/12/18 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

723.945,72 euroan (BEZa barne) esleitu zen Gasteizko Jundizko plataforma multimodalaren 1. fasearen eraikuntza-proiektua idazteko lana, eta tren-autobideko terminal bat jartzeko proiektu funtzionala lantzea.(2019/01/22).

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euskadiko terminal Intermodalen eta logistikoen gaineko lantaldearen edo batzorde teknikoaren aurrerapenak (Jundiz-Foronda eta Lezo):

2019ko maiatzak 7: Erakunde arteko bilera tekniko espezifikoa Gasteizko Garraio Zentroarekin (CTV-Vitoria-Gasteiz).

2019ko maiatzak 8: Sustapen Ministerioaren, ADIFen, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskotrenen arteko bilera tekniko espezifikoa Madrilen, batetik, Sustapen Ministerioaren, ADIFen, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren artean Jundizko terminal Intermodalaren eta logistikoaren gaineko hitzarmena adosteko; eta, bestetik, Lezoko terminal Intermodal eta logistikoaren protokoloa zehazteko.

2019ko ekainak 24: Lantaldearen edo batzordearen zortzigarren bilera, bideokonferentziaz egina.

2019/07/23 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2019ko uztailak 2: Erakunde arteko bilera teknikoa Jundizeko terminalaren eraikuntza-proiektuaren I. fasearen eta Jundiz-Villodas terminal berriaren proiektu funtzionalaren (trenbide autopista eta Intercities zerbitzuen kotxe-toki eta tailerrak) gainean, uztailaren 2an, Arabako Foru Aldundiaren, Sustapen Ministerioaren, ADIFen, Eusko Jaurlaritzaren, Eusko Trenbide Sarearen (ETS), Euskotrenen, Gasteizko Udalaren eta Gasteizko Garraio Zentroaren (CTV) artean. 

Sustapen Ministerioak, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak Lezoko terminal Intermodala eta logistikoa garatzeko Sustapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arteko protokoloaren edukia hitzartu dute, eta dagokion instituzioek izapidetuko dute.

Sustapen Ministerioak, ADIFek eta Eusko Jaurlaritzak Jundizko terminal Intermodalaren eta logistikoaren hitzarmenaren zirriborroa Estatuko Portuei eta Bilboko eta Pasaiako portu-agintariei aurkeztea hitzartu dute, hitzarmenean izango duten partaidetza zehazten joateko.

2019/07/23 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea