Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. "Basque Country Logistics" lankidetza publiko-pribatuaren eredua bultzatu, plataforma logistiko eta intermodal berriak garatzeko: Jundiz-Foronda, Lezo eta Arasur

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2018-2021 BCLM PLAN ESTRATEGIKOA ONARTU DA: Plan horretan identifikatuta geratu dira zer helburu eta ekimen izango dituen Federazioak datozen urteetan Euskadiko logistika-erreferente gisa, baita haren kideek lankidetzan abiaraziko dituzten proiektuak ere.

SILen parte hartzea (Nazioarteko Logistika Erakusketan) “Basque Country Logistics” standarekin, Ardatz Atlantikoan gure lurraldeak duen posizioa sendotzeko, portuen, aireportuen, trenbideen eta bideen azpiegituren eta azpiegitura logistikoen bitartez. Euskadik nazioarteko merkataritzarako nodo logistiko gisa aurkeztu du bere burua Ardatz Atlantikoan.

BCLM federazioa Euskadiko logistika- eta mugikortasun-elkarte handiek osatzen dute, baita ATEIA garraio-bitartekarien federazioak ere, eta garraio-modu guztiak biltzen ditu: lehorrekoa, itsasokoa eta airekoa; funtsezko eragile izan nahi du logistikaren eta mugikortasunaren balio-kateen lehiakortasuna hobetzeko eginkizunean, bai eta euskal administrazio publikoen organo laguntzaile gisa ere, Euskadiko sektore-estrategia garatzen eta txertatzen.

 

Irailerako aurreikusi da Plan Estrategikoa aurkezteko jardunaldi bat.

2018/06/08 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euskadiko Plataforma Multimodal Logistikoen (Jundiz-Foronda eta Lezo) lantaldea abian jarri zen. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sareak (ETS), Euskotrenek (ET), Sustapen Ministerioak eta Estatuko Trenbide Azpiegituren Administrariak (ADIF) osatzen dute. Jundizko Plataforma Logistikoan Trenbide Autobiderako (Gasteiz - Bordele - Paris - Lille) instalazioak daude. 2017ko irailaren 19an egin zen lehenengo bilera Lakuan.

2018/07/13 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Euskadiko Plataforma Multimodal Logistikoen (Jundiz-Foronda eta Lezo) lantaldea. Bigarren bilera 2017ko urriaren 26an egin zuen, Sustapen Ministerioan, Madrilen. Hirugarren bilera 2017ko abenduaren 20an egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Gasteiz). 2018ko martxoaren 1ean egin da laugarren bilera, Sustapen Ministerioan, Madrilen. 2018ko maiatzaren 24an egin da bosgarren bilera, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Gasteizen.

2018ko azaroaren 11n egin da seigarren bilera bideokonferentzia bidez. Bilera honetan Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenaren zirriborro bat aurkeztu du.

2019ko otsailaren 6an zazpigarren bilera egin zen, bideokonferentzia bidez.

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018-09-12. Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioaren aurkezpena

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/48211-presentacion-federacion-movilidad-logistica-euskadi

 

Berria
2017.eko ekainak 07
Euskadi nazioarteko merkataritzarako Atlantikoko ardatzean nodo logistiko estrategiko gisa aurkeztu da Logistikaren Nazioarteko Azokan
2019/01/08 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018ko uztaila: ADIFek 1,2 milioi euroan lizitatu du kontratu hau: gaur egungo terminalaren (I. fasea) eraikuntza-proiektua eta trenbide-autopistaren terminala barnean hartzen duen Villodasko partzelaren proiektu funtzionala idaztekoa, horrek guztiak Gasteizen Jundizko plataforma multimodal berria osatuko du.

2018/12/18 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018. urtea: Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa gailendu zen ARASUR plataforma logistikoan tren-terminal bat eraikitzeko eta finantzatzeko lankidetza-hitzarmenean. Hitzarmen hori Arabako Foru Aldundiarekin eta Portu Agintaritzarekin sinatu zen 2015eko martxoaren 24an.

Eragindako goi-tentsioko linearen kokapen berriaren zain.

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

723.945,72 euroan (BEZa barne) esleitu zen Gasteizko Jundizko plataforma multimodalaren 1. fasearen eraikuntza-proiektua idazteko lana, eta tren-autobideko terminal bat jartzeko proiektu funtzionala lantzea (2019/01/22).

2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea