Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Lehen sektorea gaztetu, etorkizuneko bermea izan dezan; horretarako, Nekazari Gazteentzako Gaztenek 2020 Plana ezarriko dugu, eta gazteak arrantza-sektorean sartzeko “Itsasoratu” ekimena

Eremua: PERTSONAK
2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gaztenek 2020 Plana ezartzea.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Sektoreko, landa inguruneko eta itsasertzeko prestakuntza planak egitea, eta Lurraldeka (Artzain Eskola, mahastizaintza eta ardogintza eta abar)

Berria
2019.eko martxoak 01
Artzain Eskolak berrikuntza pedagogiko eta metodologikoari ekin dio datozen ikasturteetan kalitate handiagoko prestakuntza eskaintzeko
2019/03/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Pasaiako Itsas Arrantzako Prestakuntza Zentroan eta Bermeoko eta Ondarroako Itsas Arrantzako Lanbide Heziketako Ikastetxeetan ikasteko beken deialdia 2017-2018 ikasturterako. Zenbatekoa: 135.260 euro.

2018/01/25 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

EAEko nekazaritza-sektorera eta nekazaritza-elikadurako enpresetara hurbiltzeko beken deialdia (Programa (2017ko deialdia)

2018/01/23 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Sektorerako oso interesgarriak diren berariazko gaiei buruzko iraupen aldakorreko ikastaroak; helburu nagusia sektorean jende gaztea sartzea da, eta prestakuntza izateko eta sektorearekin lotutako gaietan profesionalizatzeko aukera eman nahi zaie. 

- 2017 urterako lanerako prestakuntzarako ikastaroen deialdia

- 2018 urterako lanerako prestakuntzarako ikastaroen deialdia

2018/10/18 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Prestakuntza ikastaroak eskaintzea, beste batzuen artean: Esnetarako behia, tunidoak solomotan xerratzea, Basque Label Harategiak Prestakuntza Plana, Sagardogileak Prestakuntza Plana eta abar.

Berria
2018.eko ekainak 13
Neiker-Tecnaliak jardunaldi batzuk antolatu ditu ardi aziendaren produktibitatea hobetzeari buruzko esperientziak partekatzeko
2018/07/10 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

HAZIn garatze fasean daude inbertsioak ebaluatzeko hainbat tresna Gaztenek arloan.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Txilera joatea bisitan, 2017ko uztailaren 31tik abuztuaren 5era bitartean, nekazaritzaren alorreko eta landa guneko famili nekazaritzaren babesari buruz Txileko Nekazaritzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak izenpetutako Adimen Memorandumaren barruan. Memoranduma 2016ko urtarrilaren 26an izenpetu zen, prestakuntzarako eta esperientzien trukerako. Txileko Nekazaritzako Idazkaritzaordetzarekin adostutako arloetan ditugun bi adituak egon dira bisita horretan . Une honetan akordioa ixten ari da honetarako: Txileko nekazari gazteak Euskadira ekartzeko, prestakuntza jasotzeko eta aukeratu ditugun ustiategiak bisitatzeko, eta INDAP eta ACHIPIA erakundeen ordezkaritza teknikoak Euskadira etortzeko gure erakundeak eta lan metodologiak ezagutu ditzaten.

2017/11/08 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak “Itsasoratu” programa aktibatu du gazteak arrantza-jarduerara bideratzeko eta sektorean belaunaldien arteko txanda ziurtatzeko (2018ko erreferentziako araudia)

Berria
2017.eko abuztuak 14
Eusko Jaurlaritzak hegaluzearen arrantza-aldian sartzeko aukera eman die 18 euskal gazteri hil honetan
2019/03/08 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea