Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 12. Energia Taldeka Erosteko Sistema eratu

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Estatuko eta Europar Batasuneko energia-politikekin bat etorrita, Euskadiko Energia Estrategiak 2030 (3e2030) bere jarduketa-ildo nagusietako bat du Euskal Administrazio Publiko energiaren aldetik eraginkorrago eta jasangarriago bat sustatzea. Alor horretan, ez dago zalantzarik energia-eraginkortasuna hobetzeko aukera paregabea direla kontratazio publikoa eta erosketa-erabakiak hartzearekin zerikusia duten prozedurak eta lehentasunak. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren Batzordeak hala egiaztatu du, eta agerian utzi du lehentasunezko premia dela energia-erosketaren mota guztiak deklaratzea erosketa zentralizatuko ondasun; izan ere, kontratazio zentralizatuko sistemak erabiltzeak erraztuko egingo du, halaber, arrazionalizazio-estrategiak eta -neurriak ezartzea etorkizuneko energia-aurrezteari begira, fakturazioa hobeto kontrolatzea ahalbidetuko duelako, bai eta elektrizitate-gastua ezagutzea ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren ekimenez, 2017ko ekainaren 27ko bilkuran aztertu zuen premia hori, eta Gobernu osoari egin zion dei beharrezko ziren izapideei ekin ziezaiela, erosketa zentralizatuko ondasun deklara daitezen energia elektriko, gas natural, PGL eta erregai likidoen horniketak, baldin eta horniketa horien xede badira autonomia-erkidegoak erabilitako eraikin administratiboak, orobat autonomia-erkidegoko sektore publikoarentzako eraikinak, erakunde autonomoek eta gainerako mendeko erakunde publikoek zerbitzu publikoa betetzeko baliatzen dituztenak. Erabaki horrek erregelamendu-garapen zabala ekarriko du, eta nahitaezkoa izango da Jaurlaritzaren alor asko elkarlanean jardutea. Lantegi horretan, kontratazioaren alorrean eskumena duen organoarekin batera, erregelamenduz zehaztuko den eran, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eginkizun erabakigarria izango du beharrezko izango diren jarduketa guztietarako aholkularitzan, bultzadan eta koordinazioan.

2018ko martxoan eta apirilean, Ogasun eta Ekonomia Sailak energia erosketa zentralizatuaren deklaraziorako dekretu-proiektua prestatu bitartean, Industria Sailburuordetzako zerbitzu tekniko eta juridikoek horretan lagundu dute eta elkarlanean aritu dira Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin.

Era berean, Sailak aipatutako proiektuaren 2018ko martxoaren 6ko zirriborroari egindako zehaztasunak bidali zituen.

27/07/2017ko Gobernu Kontseiluaren Akordioa

2019/02/04 Industria sailburuordea