Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 10. Apurka-apurka, gasolioa garraiotik kanpo utzi, lurreko zein itsasoko garraioaren gasifikazioa sustatuta eta ibilgailu elektrikoa sartuta

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

EVEren laguntzen programaren barruan eta 800.000€ko aurrekontuarekin Garraioa eta mugikortasun efizientea Laguntza Programaren 2017ko deialdia onartu da. Diruz lagunduko diren jarduerak GARRAIO eta MUGIKORTASUN EFIZIENTEAren alorrean: 1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK. 1.1 LINEA: Ziklomotor elektrikoak 1.2 LINEA: Ibilgailu arinak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea 1.3 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak 1.4 LINEA: Ibilgailu astun hibrido elektrikoak ez entxufagarriak 1.5 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak 1.6 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea 1.7 LINEA: Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez 2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK. 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak 3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA. 3.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak). 3.2 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea. 3.3 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten kargako trizikloak. 3.4 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak. 3.5 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea. 4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK. 4.1 LINEA: Floten energia-auditoriak eta azterlanak. 5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK. 5.1 LINEA: Proiektu bereziak.

2017/12/21 Industria sailburuordea

EVEk RKARGA programa abiarazi du, kolektibo ezberdinei ibilgailu elektrikoak kargatzeko erabilera publikoko puntuetan doako kargak emanez.

2017/12/21 Industria sailburuordea

Bilboko Udalaren Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak eta Energiaren Euskal Erakundeak Bilbon ibilgailu elektrikoen kargatze bizkorreko lehen puntua inauguratu dute Begoña auzoan. Erakunde biek beste urrats bat eman dute hirian garraiobide iraunkorrak sustatzeko ibilgailu elektrikoei elektrizitatre-hornidura bermatzeko kargatzeko azpiegitura egoki bat jarriz.

2017/12/21 Industria sailburuordea

Taxi elektrikoa Donostian Energiaren Euskal Erakundea, Nissan eta Taxi elkarteen arteko kolaborazioaren ondorioz, Donostiak %100 elektrikoa den taxi bat izango du datozen hilabeteetan. Proga pilotu moduan eskuragarri egongo da garraio publiko zerbitzu bezala. Era honetan, zero emisioak dituen mugikortasunaren onura eta abantailak ezagutu ahal izango dituzte Donostiako taxilariek, eta taxi zerbitzuan behin betikoz ezartzeko aukera aztertu.

2017/12/21 Industria sailburuordea

2018-02-03. Bilboko portuan egin da lehen proba pilotua, Arku Atlantikoari eta Mediterraneoari dagokienez, gas natural likidotuaren karga itsasontzi batetik bestera pasatzeko.

Berria
2018.eko otsailak 03
Bilboko portuan Oizmendi ontziak GNL kargatzeko proba pilotua egin du, ontzi batetik bestera lehena Ardatz Atlantiko eta Mediterraneo osoan
2018/12/18 Industria sailburuordea

2018/12/28. Ebazpena, 2018ko abenduaren 14koa,  EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita 2018ko ekitaldiko garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioen laguntza-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea ( zenbatekoan  400.000 euro gehitu dira, 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez; era horretan, guztira 1.400.000 euro izango dira).
 https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018006385

2019/01/30 Industria sailburuordea