Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. “Sendotu” finantza-erreminta zabaldu, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagaigintza eta landa-garapeneko ekintzetan inbertsio-proiektuak garatzea bultzatzeko xedez

Eremua: PERTSONAK
2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Enpresa txiki eta ertainek administrazioari itzuli beharreko kredituen eta alokairuen itzulketa atzeratu egingo da, Ikerketa (nekazaritza, arrantza eta elikagaien sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa bultzatzeko programa) eta Sendotu (nekazaritza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreetarako laguntza-programa, inbertsio-proiektuak finantzatzeko) programei dagokienez. Bi programen itzulketen gerorapenaren zenbatekoa 400.000 eurokoa da (2020/03/24)

2020/04/14 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

HAZIk Laguntza Teknikoa eskaintzen dio Kontseilariordetzari PDR 2015-2020an aintzat hartutako Finantza Tresnak garatzeko eta ezartzeko (eta hala behar izanez gero, kudeatzeko), LGENFek kofinantzatuta. Gainera, Laguntza Teknikoa eskaintzen da Sendotu Programari aurkeztutako proiektuen azterketa ekonomiko-finantzarioan edo beste proiektu edo programa zehatz batzuetan.

2020/01/13 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Nekazaritzako elikadurako sektoreko enpresei eta HAZILUR programaren bidez landa ingurunean instalatutako edo instalatu beharreko enpresei laguntzea.

2020/01/13 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Ekoizleek zirkulatzailearen finantzaziora duten sarbide programaren deialdia nekazaritza-sektoreko jardueretarako (Sendotu Abere programa). (Agindua, 2016ko urriaren 25ekoa) (2016/11/30)

2020/01/13 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

FEADERen Finantza Tresnen ex ante ebaluazioa PDRn aintzat hartu beharrekoa (aipatutako Europako funtsen karguarekin martxan jarriko diren tresnen zehaztapenaren zain).

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro bideratuko ditu ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat gisa.

2020/05/13 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan finantza-laguntzak.

 - Sendotu programa 2017/2018. Aurrekontuko zuzkidura: 1.757.000 €. Erreferentziako araudia (2017/10/31)

- Finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako lerroak: 10.981.250 euro, Finantzen Euskal Institutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta Finantza Erakunde laguntzaileek izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan formaliza¬tuko dira.
- Finantza-kostua murriztearren interes-tasetarako hobari gisa ematekoak diren laguntzen gehieneko zenbatekoa 300.000 euro izango da.

 - Sendotu programa 2019/2020. Aurrekontuko zuzkidura: 2.740.000 €. Erreferentziako araudia (2019/11/29)

- Finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako lerroak: 15.250.000 euro, Finantzen Euskal Institutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta Finantza Erakunde laguntzaileek izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan formaliza¬tuko dira.
- Finantza-kostua murriztearren interes-tasetarako hobari gisa ematekoak diren laguntzen gehieneko zenbatekoa 300.000 euro izango da.

2020/01/13 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea