Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 8. Administrazio Publikoen Energia lraunkortasunaren Lege-proiektua onartzea bultzatu, Eusko Legebiltzarrera 2016ko uztailean bidali zen lege-proiektuaren arabera

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

(2017-06-27). Gobernu Kontseiluan EAEko herri-administrazioen energia-iraunkortasunari buruzko Legearen Proiektua onartu da.

Legebiltzarreko tramitazioan, administrazio publikoari buruzko legearen hasierako aplikazio eremua zabaldu egin zen beste eremu batzuetara: industria, etxebizitza, garraioa eta ekonomia jarduerak. Hori dela eta, titulua aldatu egin da eta orain EAEko Administrazio publikoen jasangarritasun energetikoari buruzko Legearen proiektua izena hartu du

Saila, hain zuzen ere, Industria Sailburuordetza, laguntzen aritu da, legebiltzarkideen informazio eskaerei erantzunez.

2018ko martxoaren batean izan zen Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran osoko zuzenketa guztiak baztertu ziren. 2018ko bukaera aldetik lege-proiektua prest dago, 2019ko otsaileko osoko bilkuran onartua izan dadin.

Ekintza honen egitekoak bukatutzat eman daitezke.

2019/02/04 Industria sailburuordea

Onarpena eman zaio Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen arteko lankidetza-hitzarmenari, IVAPen mendeko eraikin eta instalazioetan jasangarritasun energetikoa sustatzea baitu helburu (12/02/2019)

Berria
2019.eko otsailak 12
Gobernuak EEE-ren eta IVAP-en artean IVAP-ek Bilbon duen egoitzan eraginkortasun energetikoa hobetzeko lankidetza-hitzarmena sinatzea onetsi du (Gobernu Bilera 2019-02-12)
2019/04/17 Industria sailburuordea

Legebiltzarrak onarpena eman dio administrazio publikoen jasangarritasun energetikoari buruzko legeari, zeinaren arabera administrazio publikoak % 60 murriztu beharko baitu energia-kontsumoa 2050. urterako, eta % 35, 2030. urterako (21/02/2019)

Berria
2019.eko otsailak 21
Administrazio publikoak % 60ko proportzioan murriztu beharko du energiaren kontsumoa 2050. urterako, eta % 35eko proportzioan 2030. urterako
2019/04/17 Industria sailburuordea