Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Estrategia aktiboa eduki, Garoñako zentral nuklearra itxi dezaten exijitzeko

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko uztailaren 19an, alegazio-idazki bat aurkeztu zitzaion Energia, Turismo eta Agenda Digitaleko Ministerioari, Santa María de Garoñako zentral nuklearraren ustiapen-baimena berritzearen kontra. Idazki horrek zortzi puntu ditu, eta haietan guztietan arrazoitzen da aipatu zentral nuklearra ixtea.

2017ko abuztuaren 1ean Energia ministroak erreaktore nuklearrak jarraitzeko baimena bertan behera uzteko erabakia iragarri zuen.

2018ko ekainaren 13an Industria sailburuordeak, presidentea den aldetik, Zentrala desegiteko prozesuaren jarraipena egiteko erakundeen arteko batzordearen lehenengo bilera  deitu zuen, Eusko Legebiltzarraren 121/2017 legez besteko proposamenaren aginduz sortua.

Bertan, Industria Sailburuordetzarekin batera, ordezkatuak izan ziren Segurtasun Saila eta Ingurumen Saila, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta EHU, eta deituak izan ziren Lantarongo eta Gaubeako udalak eta Nuclenor enpresa.

Batzordea eratu eta laneko sistematika ezartzeaz gain, desegiteko prozesuaren alderdi legal eta teknikoak azaldu ziren.

7. ekintza honen egitekoa amaitu egin da

2019/02/04 Industria sailburuordea