Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Euskal enpresek jasaten dituzten argindarraren gainkostuak behin betiko kentzeko exijitu eta defendatu Espainiako Gobernuaren aurrean, eta Estatuaren araudi-aldaketa bultzatu arlo honetan

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Espainiako Erresumarekin egindako negoziazioen ondorioz erabaki da 6.1.b tarifa ─Euskal Autonomia Erkidegoko industriak hor baitaude sartuta─ 6.2 tarifarekin homologatzea. Horrenbestez, kendu egin da Euskal Autonomia Erkidegoko industria pairatzen ari zen diskriminazio-egoera. Aldaketa hori hemen gauzatuko da: energia elektrikorako sarbide-sariak ezarriko dituen aginduan, laster argitaratuko baita.

Urriaren 6ko 242 zenbakidun BOEn, 15/2018 Errege-Lege Dekretua argitaratu zen , urriaren 5ekoa, Trantsizio Energetikorako eta Kontsumitzaileen Babeserako Presako Neurriena. 16. artikuluaren  hirugarren atalean 1164/2001 Errege-Dekretuaren 7. aldatu egiten da, banaketa-sarbideetarako ordainsariak eta energia elektrikoaren banaketa ezartzen dituena.

6.1b tarifa kendu da. Tarifa hori  30 eta 36 kV indar arteko lotuneak dituzten eta  epealdiren batean kontratatutako potentzia 450 kw-tik gora duten kontsumitzaileei ezartzen zitzaien, normalean  industria ertain eta handiei. Tarifa horrek kostu handiagoa du 6.2. tarifako  sarrera-bidesariek baino, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, industrializazio goiztiarragatik, 30 kV-ko tentsioari zegokion .

Ekintza gauzatua.

RDL 15/2018

2019/02/04 Industria sailburuordea