Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Aurrezte eta efizientzia energetikoko proiektuak finantzatzen laguntzeko bitarteko berriak sustatu

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Energiaren efizientzia eta energia berriztagarriak turismo-sektorean sustatzeko hitzarmena.

Berria
2017.eko azaroak 15
Basquetourrek eta EVEk turismo sektorean energia-eraginkortasuna eta energia berritzaileak suspertzeko konpromisua berritu dute
2018/12/18 Industria sailburuordea

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak aurrera darrai X. legegintzaldian hasitako InnoBermea programaren apustuarekin. Ekimenak esparru hauetako proiektuak sustatzea du helburu: ikerkuntzaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloko proiektuak, energia-eraginkortasunaren eta energia garbiaren arloko neurriak; eta industria-sektoreko enpresetan, horiei lotutako zerbitzu-enpresetan eta ZTBESra atxikitako Zentro Teknologiko, Ikerketa Kooperatiboko Zentro (IKZ) eta I+G enpresa-unitateetan egiten diren inbertsio zientifiko-teknologikoak. Horretarako, Finantzen Euskal Erakundeak, Finantza Erakundeekin elkarlanean, maileguak emango ditu, eta mailegu-eragiketa horiei bermeak eskainiko dizkie. Programa horren bidez, gutxienez 200 milioi euroko Inbertsio Proiektuak egin ahal izango dira, eta bermea jasoko duten erakundeetara 150 milioi euroko maileguak bideratuko dira. Horretarako, eta behar diren baliabideen mugikortasuna errazteko, 30 milioi euroko Berme Funts bat sortu da, Finantzen Euskal Erakundearekin eta hainbat Finantza Erakunde eta Elkar Bermatzeko Sozietaterekin egindako Lankidetza Hitzarmenaren esparruan.

2017/12/21 Industria sailburuordea

2018-05-02. Sektore industrialean efizientzia energetikoen eta energia berriztagarrien erabilerarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu dira, bai eta dagokion deialdia egin eta argitaratu ere – 2018. urtea, Energiaren Euskal Erakundea (EEE).

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018002372

2018/12/18 Industria sailburuordea

2018-09-19. Energiaren Euskal Erakundeak programa hauei dagozkien baliabide ekonomikoak handitu ditu: a) inbertsioetarako laguntzen programa instalazio eta eraikinetan efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko, b) inbertsioetarako laguntzen programa hirugarren sektorean efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko, c) inbertsioetarako laguntza-programa garraio eta mugikortasun efizienterako, d) inbertsioetarako laguntzen programa sektore industrialean efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004576

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004579

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004580

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004581

Berria
2018.eko irailak 19
Energiaren Euskal Erakundeak 2018ko diru laguntzen programak zabaldu eta luzatu ditu
2018/12/18 Industria sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak