Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Diru-laguntza programak prestatu, aurrezte eta efizientzia energetikoko proiektuak sustatzeko eta ibilgailu elektrikoa zabaltzea bultzatzeko; garrantzi berezia emango zaio bateriak eta birkargarako azpiegiturak garatzeari

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

EVEren laguntzen programaren barruan eta 800.000€ko aurrekontuarekin Garraioa eta mugikortasun efizientea Laguntza Programaren 2017ko deialdia onartu da. Helburua: salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea, garraio modu efizienteagoak lortzera, energia berriztagarriak erabiltzera, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuz. Aipatutako horiek guztiak Euskal Autonomia Erkideagoan gauzatu eta eraman behar dira. Diruz lagunduko diren jarduerak GARRAIO eta MUGIKORTASUN EFIZIENTEAren alorrean: 1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK. 1.1 LINEA: Ziklomotor elektrikoak 1.2 LINEA: Ibilgailu arinak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea 1.3 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak 1.4 LINEA: Ibilgailu astun hibrido elektrikoak ez entxufagarriak 1.5 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak 1.6 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea 1.7 LINEA: Material mugikor elektrikoa edo gas natural bidez 2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK. 2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak 2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak 2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak 3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA. 3.1 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten bizikletak (elektrikoak) 3.2 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea 3.3 LINEA: Lagunduriko pedaleoa duten kargako trizikloak 3.4 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak 3.5 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea 4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK. 4.1 LINEA: Floten energia-auditoriak eta azterlanak 5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK. 5.1 LINEA: Proiektu bereziak

2017/12/21 Industria sailburuordea

2018-05-10. Hitzarmen bat formalizatu da Vitoria-Gasteizko Udalarekin. Hitzarmen horren arabera, Jaurlaritzak Autobus Elektriko Adimendunaren garajeak eta Latinoamerikako biribilgunea eraikitzeko proiektuak finantzatu eta egiteko konpromisoa hartu du.

Berria
2018.eko maiatzak 10
BEAren kotxetegien eta Amerika Latinoan bidea lur azpian sartzeko lanen proiektuak egiteko Gasteizko Udalarekin duen konpromisoa berretsi du Eusko Jaurlaritzak
2018/12/18 Industria sailburuordea

Otsailaren 26ko 25/2019 Dekretua onartu da, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtapenari eta ziurtapenaren kontrol-prozedurari eta erregistroari buruzkoa (26/02/2019)

2019/04/17 Industria sailburuordea

Energiaren Euskal Erakundeak, guztira, 8,3 M € kudeatuko ditu garraioaren hobekuntza energetikoari laguntzeko. 6,2 milioi bere deialdiari dagozkio (Ibilgailu eraginkor eta alternatiboetan inbertsioak egiteko laguntzen programa eta garraio eta mugikortasun eraginkorrean inbertitzeko laguntzen programa) eta 2,1 milioi Ministerioak egindako eskariari, bere laguntzen Dekretuaren ondoriozko tramitazioaz EEE arduratu dadin (26/03/2019)

2019/04/17 Industria sailburuordea

Araban, ibilgailu elektrikoak oso azkar-azkar kargatzeko Iberiar Penintsularen lehen gunearen instalazio elektrikoen izpideak egin dira. Instalazioak sei minututan karga ditzake ibilgailu elektrikoak. (2019/04/01)

Berria
2019.eko apirilak 01
Arantxa Tapiak transizio energetikoa modu ordenatuan eta errealistan egin behar dela azpimarratu du
2019/06/07 Industria sailburuordea

EEEk martxan jarri ditu garraio arlorako bi laguntza-programa (2019/03/27)

Garraio eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen 2019. urteko programa (1,2M.€)

2019ko ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programa (5M.€)

 

2019/06/07 Industria sailburuordea