Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Energia-iturri berriztagarri eta jasangarriak erabiltzeko teknologia- eta enpresa-garapena bultzatu

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

EVEren laguntzen programaren barruan eta 1.500.000€ko aurrekontuarekin Energia-eraginkortasuna eta Energia Berriztagarriak Industrian 2017 programa onartu da. Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean: -Energia ekipo osagarrien berritzeak eta energia-instalazioen hobekuntzak. -Baterako sorkuntza alorreko instalazio berriak. -Energia-eraginkortasunaz energia-auditoria integralak ETE/PYMES manufaktureretan (C Taldea CNAEren arabera (56/2016 EDek eskatzen dituen jarduerak ez dira diruz lagunduko). -Industria kokaguneko jarduera osoan, energia kudeatzeko sistemen ezarpena, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta. Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean: -Eguzki-instalazio termikoak.

2017/12/21 Industria sailburuordea

EVEren laguntzen programaren barruan eta 1.050.000€ko aurrekontuarekin Energia-eraginkortasuna eta Energia Berriztagarriak hirugarren alorrean 2017 programa onartu da. Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN alorrean: -Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea. -Egungo argi-instalazioen berritzea. -Baterako sorkuntza instalazio berriak. -Hirugarren Alorreko eraikinetan energia-auditoria integralak energia-eraginkortasunaz. -Kokaguneko jarduera osoan, energia kudeatzeko sistemen ezarpena, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta. Diruz lagunduko diren jarduerak ENERGIA BERRIZTAGARRIEN alorrean: -Eguzki-instalazio termikoak.

2017/12/21 Industria sailburuordea

RIS3 estrategiaren esparruan, energiaren talde pilotuaren barruan, aurrera dihardute Energibasque estrategia eguneratzeko lanek, Energiaren Klusterrarekin lankidetzan.

2017/12/21 Industria sailburuordea

2018-09-19. Energiaren Euskal Erakundeak baliabide ekonomiko gehiago jarri du inbertsioetarako laguntza-programa honetan: elektrizitatea produzitzeko energia berriztagarrien instalazioak sustatzekoa.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004577

Berria
2018.eko irailak 19
Energiaren Euskal Erakundeak 2018ko diru laguntzen programak zabaldu eta luzatu ditu
2018/12/18 Industria sailburuordea

2018/6/13. Garatzeko bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak egiteko laguntzen deialdia egin da (2.500.000 euro).

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2018/06/1803063a.pdf

2018/12/18 Industria sailburuordea

Iberdrolak eta EEEk baterako inbertsioak adostu dituzte energia berriztagarrietan Euskadin (7/03/2019)

2019/04/17 Industria sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) presidente Arantza Tapiak, Iberdrola Taldeko Sareen Negozioko zuzendari Armando Martínezek eta Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Bizkaiko foru-diputatu Imanol Pradalesek lankidetza-protokolo bat sinatu dute, Euskadin banaketa elektrikoaren sarearen eraldaketa digitala bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresteko, Bidelek Sareak proiektuarekin hasitako bideari jarraipena emanez. Bidelek 4.0 izeneko proiektu horrek 30,5 milioi euro inguruko baterako inbertsioa eskatuko du datozen hiru urteetan.

 - Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, euskal enpresek teknologia berrien garapenean eta zabalkundean parte har dezatela sustatuko du. Alor hauetako konpromisoak betetzen direla ikuskatuko du: aurreztea, energia-efizientzia eta kontsumitzaileentzako zerbitzuaren kalitatea hobetzea.

 - Iberdrola Distribución Eléctricak gidatuko du sare elektrikoa digitalki eraldatzeko proiektu horren alderdi teknologikoa, Euskadin dituen aktibo nagusiak haren esku jarriz, eta inbertsio horien bidez lortuko du puntako enpresa elektriko gisa lortu duen tokia sendotzea.

 - Bizkaiko Foru Aldundiak bere sustapen eta garapen teknologikoko programak jarriko ditu proiektu horren zerbitzuan, eta, era berean, erakusteko proiektuak babestuko ditu.

 Energiaren Euskal Erakundeko presidente eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapiak oroiektua aurkezteko ekitaldian azpimarratu duenez, parte hartzen duten agente publiko-pribatuek akordioak lortzeko gaitasun handia erakutsi dute Euskadiko sare elektrikoak munduan aitzindaria den digitalizazio-maila batera eramateko, euskal enpresek eurek garatutako ekarpen teknologikoa eginez, enpresa horiek nazioarteko erreferentzia gisa kokatu direlarik sare elektriko adimendunen alorrean, Bidelek Sareak proiektuak izandako arrakastaren ondoren.

2019/04/17 Industria sailburuordea

Sektore Eolikoaren eta EEEren baterako lana Bilbon egindako Wind Europe azokan gauzatu zen, Europako azoka eoliko handiena bera.

 

2019/04/17 Industria sailburuordea

Euskadik eta Fukushimak energia berriztagarrien arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute (2019/05/30)

Berria
2019.eko maiatzak 30
Euskadik eta Fukushimak energia berriztagarrien arloko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute
2019/06/06 Industria sailburuordea