Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Landa Ingurunearen Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legea aldatzeko lege-proiektua izapidetu eta onartu

Eremua: PERTSONAK
2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasun eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.
14 Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira.
15 Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrirean erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrirean kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Talde dinamizatzailea lantzen ari da 10/1988 Legea aldatzeko oinarriko dokumentua.

2017/11/07 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Partaidetza aktiboa, Lehendakaritzaren gidaritzapean eta Gobernuko beste Sail batzuekin batera, Europako Batzordeak aurreikusitako lurralde kohesioaren gaineko kontsultari erantzuteko Eusko Jaurlaritza lantzen ari den lurralde kohesioaren gaineko txostena prestatzen.

2017/11/04 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

“Gobernantza Ereduaren” azterketaren aurkezpeneko eta eztabaidako hiru jardunaldi tekniko egitea, lurralde bakoitzeko bat, 2017ko apirila eta maiatza artean; bertan, inguruan eta elkarteetan gertatutako aldaketak ebaluatzen diren, horien egitura, funtzionamendua, inplikatutako eragileak eta abar.

2017/11/03 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Dinamizazioa eta aholkularitza promotore publiko eta pribatuei eta elkarlan-proiektuen identifikazioa. Laguntzen kudeaketa prozedurak egitea Mendineten kargura.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Dinamizazioa eta aholkularitza promotore publiko eta pribatuei, eta laguntzen kudeaketa-prozedurak egitea GALP Itsas Garapen Elkartearen (FLAG) kargura.

2017/09/11 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Landa Garapeneko politiken esparru politikoaren berrikuspena Europako testuinguruan.

Gainera, Euromontanaren esparruan eta Landa Garapenarekin zuzen-zuzenean erlazionatuta hainbat jarduera egin dira:  1) Europako Parlamentuaren barruan RUMRA intertaldea bultzatzea, Euromontanaren bidez, landaguneen alde eta batez ere mendialdeetan planteatzen diren ekimen parlamentarioen garapenerako; 2) DG Regiorekin batera jardunaldi bat koordinatzea pasa den ekainaren 7an  Eskualde Garapeneko politiken etorkizunaren gainean; 3) Landa garapenarekin lotura duten Europako politiken jarraipena, Euromontanarekin, AREPOrekin eta REGALekin batera (bai Bruselako testuinguruan bain Europako eremuan erreferente diren eskualdeeen testuinguruan) ; 4) Lurraldearen kudeaketari lotutako proiektu europarretan parte hartzea, bai eta horrelako proiektuak gidatzea ere (Oreka Mendian); 5) Hainbat ekitaldiren sustapena, Europako beste eskualde batzuekin batera, bertako produktuek mendialdeko guneen garapenean duten zereginaren gainean.

2017/11/04 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Pasa den 2018ko apirilaren 10ean, OCDEk Eusko Jaurlaritza gonbidatu zuen enpresetan berrikuntza babesteko duen politika aurkeztera, “The Building blocks: getting rural innovation systems, policies and governance right” izeneko lan tailerretan. Ekintzaileei laguntzeko ekosistema azaldu zen, ekintzaileari aholkularitza eta laguntza integraleko zerbitzua eskaintzen dioten erakunde publiko eta pribatu askoren koordinazioaren eta sareko lanaren uztarketaren eta ekintzailetza sustatzeko estrategia eta programen diseinuaren emaitza gisa. Hori artean aipatu ziren Landa Garapeneko Programa (LGP), banda zabalaren hedapena landa ingurunean, Gaztenek eta Geroa programak, eta RIS3 Espezializazio Adimendunerako Programa (http://www.oecd.org/rural/rural-development-conference/).

2018/12/12 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea

Aurkeztu da Landaren eta Itsasertzaren Garapenari buruzko Legearen aurreproiektua.

Berria
2019.eko ekainak 13
Aurkeztu da Landaren eta Itsasertzaren Garapenari buruzko Legearen aurreproiektua
2019/07/02 Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea