Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadik Iberiar Penintsularen eta Europaren artean Ardatz Atlantikoaren lotune izateko duen kokagunea indartu, Euskal Y azpiegitura amaituz eta hiriburuetan eta lrunen izango duen hiri‑integrazioari konponbidea emanez • AHT Donostian Atotxako geltokiraino sartuta. • AHT Bilbon Abandoko geltokiraino sartuta; hala, desagertu egingo da gaur egun lur gainean dagoen burdinbide multzoa. • Gasteizen burdinbidea lurpera eramanda, hiriak gune berriak irabaz ditzan. • lrunen, mugan dagoela kontuan hartuta, lurpean geltoki berri bat eraikita, 2011ko martxoan Estatuarekin izenpetutako protokoloaren arabera.

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

ERAIKUNTZA-PROIEKTUAREN HITZARMENA: IRUN (Abiadura Handia eta TOPOA) (2019ko urtarrilaren 16a) Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Trenbide Sareak, ADIFek eta Irungo Udalak lankidetza-hitzarmena sinatzen dute, egungo Irungo Trenbide Geltoki inguruaren hiri-berroneratze eta garapenerako. (2019ko azaroaren 28a) EJ-ETSk TOPOaren Irungo trazaduraren alternatibak aurkeztu ditu Jarraipen Batzordean.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

OBRA: DONOSTIA. Atotxako geltokia birmoldatzea. 2019ko abenduaren 5a: ETSk Atotxako geltokia birmoldatzeko lizitazioa egin du. Obren hasiera 2020ko apirilean. Epea: 42 hilabete

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

OBRA: ABIADURA HANDIA 2019ko abuztua eta iraila: ETSk Euskal Y-aren Larrialdietarako Galeria Berriei eta jarduketa gehigarriei dagozkien obrak hasi ditu, esleituta duen Gipuzkoako ibilbidean.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

OBRA: ABIADURA HANDIA 2019ko azaroa:  ETSek esleitutako azken zatiari dagozkion obrak hasi ditu Hernani-Astigarraga, 2. fasea. Epea: 37 hilabete.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

OBRA: ABIADURA HANDIA 2019ko uztaila: ETSk amaitu ditu eta ADIFi entregatu dizkio Euskal Y-aren 17 zatietatik 16 (esleitutako Gipuzkoako ibilbidea) gehi Hernani-Astigarraga 1. fasea. 2019an, 4 tarte entregatu dira: Zizurkil-Andoain, Hernialde-Zizurkil, Urnieta-Hernani eta Antzuola – Ezkio/Itsaso Mendebaldea.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ERAIKUNTZA PROIEKTUA: Astigarragako geralekua. 2019ko ekainaren 5ean ETSren Oinarrizko Proiektua ADIFera bidali ondoren, eten egin da eraikuntza-proiektuaren idazketa, aldaketak izan baitira Astigarraga-Oiartzun-Lezo saihesbidearen informazio-azterlanaren eskema funtzionalean. Gaur egun, tarte horretako trazatu berriak baliozkotzeko zain daude.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

ERAIKUNTZA PROIEKTUA: Ezkioko geltokia. ADIFek Oinarrizko Proiektua onartu du, 2019ko urriaren 23an. Hurrengo urratsak: ADIFek eraikuntza-proiektua onartzea eta ETSk obrak lizitatzea.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INFORMAZIO AZTELANA: ASTIGARRAGA-OIARTZUN-LEZO TARTEA: SUSTAPEN MINISTERIOA-EJ-ETS baterako aurrerapenak trazaduraren definizioan. Astigarragako lotuneko funtzio- eta trazadura-hobekuntzak, eta Euskal Y-aren Hitzarmenarekin bat datorren konponbidea, etorkizunean Oiartzunen Frantziarekin izango duen zuzeneko loturari dagokionez. Aurreikuspenen arabera, Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak 2020ko lehen seihilekoan jarriko du jendaurrean informazio-azterlana.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INFORMAZIO AZTELANA: TRENBIDEAREN HEGOALDEKO SAIHESBIDEA, II. FASEA Eusko Jaurlaritza hura idazten ari da (ETSri esleitua), eta 2020ko lehen seihilekoan amaitzea aurreikusten du.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INFORMAZIO AZTELANA: TRENAREN HEGOALDEKO SAIHESBIDEA, I. FASEA (Eusko Jaurlaritzak idatzia, aldi berean ETSri esleitua, Sustapen Ministerioaren aginduz). (2019ko martxoaren 28a) Trenbide Hegoaldeko Saihesbidearen I. faseko informazio azterlana jendaurrean jartzea. Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak espedientea MITECOra noiz bidaliko zain (2020ko urtarrila/otsaila).

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INFORMAZIO AZTELANA: GASTEIZ. (2019ko uztailaren 5a) Gasteizko zeharbideari, geltokiari eta konexioari buruzko informazio-azterlana jendaurrean jartzea. Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak espedientea MITECOra noiz bidaliko zain (2020ko urtarrila/otsaila).

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INFORMAZIO AZTELANA: BILBO ABANDO (2019ko martxoaren 26a) Informazio Publikoa, Bilboko Sarbideei eta Geltokiari buruzko Informazio Azterlanari buruzkoa. Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak 2019ko irailean MITECOra bidalitako espedientea. IIA 2020ko lehen seihilekoan lor daiteke, eta, aldi berean, eraikuntza-proiektuak lizitatu (sarbideen EP 2019an lizitatu zen).

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

INFORMAZIO AZTELANA: BURGOS - GASTEIZ (2018ko urtarrilaren 10a). Sustapen Ministerioko Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetzaren iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jartzen den «Burgos-Gasteiz abiadura handiko linearen proiektuari buruzko informazio azterlana». 2018ko abendutik, ebaluazio fasean Trantsizio Ekologikoko Ministerioan (MITECO), ingurumen-inpaktuaren adierazpena lortzeko.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

Bilboko Hegoaldeko trenbide saihesbidearen HITZARMENA: 2017ko uztailaren 12a: Estatuko Administrazio Orokorraren, Eusko Jaurlaritzaren eta ADIFen arteko lankidetza-hitzarmena, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko (I. eta II. faseak).

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

EUSKAL Y-aren HITZARMENA (2017ko abenduaren 27a). Estatuko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzak eta ADIFek 2006ko apirilaren 24an sinatutako bi lankidetza-hitzarmenak aldatzea; lehenengoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria (NRFPV) eraikitzeko hitzartu zen, eta bigarrena, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sarea (Bergara-Lezo) eraikitzeko zenbait lanen gainean kudeaketa-gomendioak egiteko.

 o    Hitzarmenen aldaketan sartutako jarduketa berriak: Ezkioko geltokia eraikitzea, Astigarragako geralekua eraikitzea eta Bergara-Lezo tartean jarduketa berriak egitea (larrialdietako galeriak tuneletan eta mendi-mazelak egonkortzeko eta iturburuak berritzeko jarduketa gehigarriak).

 o    Hitzarmenen aldaketan aurreikusitako kostuak eguneratzea:  Donostiako Atotxako geltokia birmoldatzea eta Astigarraga-Oiartzun-Lezo tartea gauzatzea.

2020/01/30 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea