Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Gasaren alde apustu egin, energia berriztagarrien hedapen handiagorako trantsizioko energia gisa, eta gasaren eta elektrizitatearen hornikuntzan Europarekiko interkonexio energetikoa sustatu, baliabideen erabilera maximizatuz

Eremua: Planeta
7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailetik, Red Eléctrica de España (REE) sistema elektrikoaren operadorearekin lankidetzan, laguntza ematen ari zio proiektu honi: “Frantzia-Espainia itsaspeko interkonexio elektrikoa Bizkaiko Golkoan barrena”, onartuta baitago jada, jendaurreko informazioaren fasean orain. Linea elektriko berri bat eraiki eta abiarazi nahi da, airekoa, lurpekoa eta itsaspekoa, 400 km inguru luze, Gatikako azpiestazioa (Bizkaia) eta Cubnezaisko azpiestazioa (Akitania) lotuko dituena. Espainia eta Frantziaren arteko energia-trukea 2.000 MW areagotu nahi da, Espainiako goi-tentsioko garraioko sare elektrikoa eta Frantziako garraio sarea elkarri lotuta. Abantaila asko ditu: • Berme handiagoa elektrizitate-horniduraren segurtasunean eta kalitatean. • Fidagarritasun handiagoa sistema elektrikoan. • Sorkuntza-zentralak abiarazteko premia txikiagoa • Prezioen konbergentzia. • Energia berriztagarriaren integrazio eta trukatze handiagoa. • Mendekotasun txikiagoa erregai fosilaren inportazioarekiko • Aukera Euskal Autonomia Erkidegoko industriarentzat. • Gehiago hurbiltzea Europara.

2018/12/11 Industria sailburuordea

Euskal portuek bat egin dute gas natural likidotua (GNL) motorrentzako erregai gisa erabiltzen duten belaunaldi berriko itsasontziak GNLz hornitzeko gai den mundu mailako sarearekin. Atzo egin zuten horretarako lehen proba pilotua Bilboko portuko moiletan, hau da, gasa kargatu zuten itsasontzi espezializatu batetik –aipatutako euskal portu-instalazioetan egoitza izango duena– salgaiak garraiatzeko merkataritza-ontzi batera.
Itsas Gas sozietateak ─partaide baititu Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Lakuako gobernuaren mendekoa, eta Remolcadores Ibaizabal eta Naviera Murueta euskal enpresa pribatuak─ egin zuen atzo Bilboko portuan gas natural likidotua ontzi batetik bestera kargatzeko lehen proba pilotua. Europako hegoalde guztian, arku atlantikoan nahiz mediterraneoan, inoiz egin den mota horretako lehen proba izan da. Transferentzia Oizmendi ontzi espezializatutik zementua garraiatzen duen Irlandako iragaitzazko itsasontzi batera egin zen. Oizmendi itsasontzia Murueta ontziolan eraldatu dute Itsas Gas sozietatearentzat, eta ur gaineko gasolindegi halako bat bihurtu, GNLa badarama ere, gasolinaren ordez.
Portuko argotean bunkering esaten dioten operazio hori urrats bat gehiago izan da Euskadi erreferentzia izan dadin Europan, jarduketa aitzindaria izan baita arku atlantiko eta mediterraneo osoan. Sistema horren bidez, hornidura errazten zaie gas naturalaren bidezko propultsioa hobetsi duten ontziei, ohiko fuel bidezkoa baino efizienteagoa baita eta hark baino gutxiago kutsatzen baitu.

2019/04/17 Industria sailburuordea