Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Banda-zabal ultra-azkarra zabaldu Euskal Autonomia Erkidego osoan; batik bat, jarduera ekonomikoa garatzen den eremuetan eta eremu periferikoetan

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017 urteko laguntzak, banda zabala industria-guneetara eramateko Programaren bigarren fasearen deialdia publikatu da. Horretarako, 8.739.848€ bideratuko dira, bi zatitan banatuta, enpresa-gune guztietara heldu ahal izateko.

Berria
2017.eko uztailak 14
Banda zabala industria guneetara eramateko Programaren bigarren fasean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 10ean itxiko da
EHAA xedapena
2017.eko urriak 05
AGINDUA, 2017ko irailaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskadiko biztanleguneetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzen programa arautu eta hartarako deialdia egin duena.
2017/11/02 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017ko ekainak 27: Enpresa-guneetan banda zabal ultra-azkarra hedatzeko PEBA Euskadiren (Banda zabala hedatzeko Plana) 2. edizioa onartu da.

2017ko uztailak 10: Enpresa-guneetan banda zabal ultra-azkarra hedatzeko PEBA Euskadiren (Banda zabala hedatzeko Plana) 2. edizioa EHAAn argitaratu da.

Proiektuen eskabideak jasotzeko epea zabalik egon zen 2017ko abuztuaren 10era arte.

2017ko Urria: Banda zabal ultra-azkarra 146 Enpresa-gunetara hedatzeko proiektua onartu da, 7.977.068,10 eurotako subentzio batekin.

 

2019/02/19 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018ko Martxoak 15ean, PEBA Enpresa Poligono 2017 ekimenaren deskargua egin zen Promozio Ekonomikoaren Euskal Kontseiluaren bileran (CVPE).

 

2019/02/19 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018ko Enpresa Poligonoen PEBAren 3. edizioa azaroaren 5eko EHAAn argitaratu zen. Eskaerak jasotzeko epea abenduaren 7an amaitu zen. Gobernu Kontseiluak aurki onartuko du zer laguntza eman.

2019/07/24 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzaren kontseiluak, 2019ko otsailaren 12an egindako saioan, Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programara 2018ko ekitaldian aurkeztutako eskaerak ebazten dituen Erabakia onartu zuen. 1. sortarako aurreikusitako laguntzak VODAFONE-ONO enpresari eman zitzaizkion (610.763,82 euro); 2. sortarako aurreikusitako laguntzak, berriz, EUSKALTEL SA enpresari (125.347,81 euro).

2019/03/20 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2019ko apirilaren 3an egindako Ekonomiaren Sustapenerako Euskal Kontseiluaren bileran, 2018ko Enpresa Poligonoen PEBAren jardunaren deskargua egin zen.

2019/06/25 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Banda Zabalaren Euskal Behatokia martxan jarri da. Bere helburua Euskadiko Banda Zabalaren argazkia ezartzea eta eguneratua mantentzea da (zona zuriak, grisak eta beltzak, Europear Komisioaren sailkapenaren arabera). Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiek bultzatua, eta SPRI, HAZI eta ITELAZPI entitate publikoek kudeatua, www.euskadibandazabala.eus web orriaren bitartez, poligono edota herrigune ezberdinetako banda zabalaren egoerari buruzko informazioa ematen du, informazioa kontsultatzeko funtzionalitate ezberdinekin batera.

2019/01/09 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2019ko uztaila 24: Enpresa-guneetan banda zabal ultra-azkarra hedatzeko PEBA Euskadiren (Banda zabala hedatzeko Plana) 4. edizioa onartu da.

2019/07/24 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea