Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Fabrikazio aurreratuko talde pilotutik ateratako ekimen estrategikoak ezarri: 4.0 Plataforma

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

“Industria 4.0” ezartze bidean aurrera egiteko xedez, berariazko 6 lan-talde jarri dira martxan Fabrikazio Aurreratuko Talde Pilotuan. Talde horien bidez, garapenerako balizko 23 ildo teknologiko identifikatu dira, eta, horietatik, euskal industria-sarearentzako garrantzitsuenak lehenetsi dira, lau esparrutan: A) Material eta prozesu aurreratuak; B) Fabrikazio-sistema malguak, adimentsuak eta efizienteak; C) efizientzia energetikoa, eta D) Fabrika digital eta konektatua.

2017/07/11 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Halaber, lanean ari gara, euskal industria-sarea 4.0 industria bihurtzeko bultzada emango duten zeharkako 9 ekimen estrategiko garatzen. Bereziki nabarmentzekoak dira fabrikazio aurreratuan konektatutako aktiboen sarea (Basque digital Innovation hub); trebakuntza adimentsuaren sarea; eta Basque open industry platform; bai eta offshore ekimen estrategikoa ere, fabrikazio aurreratuaren eta energiaren arteko lankidetza-ekimen gisa. Bereziki nabarmentzen dira talentuaren sustapenean zuzenean eragiten duten ekimenak ere (STEAM estrategia: Science, Technology, Engineering; Arts, Mathematics); hezkuntza eta unibertsitateen sailburuordetzekin eta lanbide-heziketarenarekin aktiboki lanean ari gara ekimen honetan.

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Basque Digital Innovation Hub- Enpresek (ETE-ek) 4.0 gaitasunak eskuragarri izateko plataforma.

• Nazioarteko aintzatespena-: DIH katalogoan homologazioa (Europako Batzordea), 4.0 Basque Industry  eta  BDIH, besteak beste, Case Study Eraldaketa Industrialean (B20 eta industria-garapenerako NBE-bulegoa).

• Indarrean diren 2 nodo tematiko: Eransketa bidezko fabrikazioa (IK4-Lortek-ek koordinatua) eta Lankidetzarako Robotika Malgua (Tecnalia-k  koordinatua).

 

 

 

2019/01/09 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

4.0 Enplegurako Prestakuntza  Plana- Prestakuntza arlo guztietan, enpresetarako 4.0 profesionalen belaunaldia bideratu eta sustatu da.

 

• 4.0 Teknologia-Mapa eguneratu da ( 2025era begira).

• Lanbide-Heziketarako, Etengabeko Prestakuntzarako eta Unibertsitate-Prestakuntzarako 4.0 Prestakuntza  Katalogoa garatu da.

• Profiletan eta gaitasunetan 4.0 Teknologiaren Eragin Mapa garatu da.

 

 

 

2019/01/09 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Euskadi partaide duen proiektu bat izango da Europan berrikuntzaren ekosistemetan oinarritzen den industria-fabrikazioaren norabidearen eta diseinuaren buru

2019/05/20 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

SPRI Taldeak onlineko sarbidea eman die euskal ETEei Fabrikazio Aurreratuko lehenengo 75 aktibo zientifiko-teknologikoetara (19/04/20)

Berria
2019.eko apirilak 20
SPRI Taldeak onlineko sarbidea eman die euskal ETEei Fabrikazio Aurreratuko lehenengo 75 aktibo zientifiko-teknologikoetara
2019/05/20 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea