Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Industria adimentsua bultzatu, Basque Industry 4.0 Programa ezarrita

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko Maiatzak 10: Basque Industry 4.0 Programa EHAAn argitaratu da.

Proiektuen eskabideak jasotzeko epea zabalik ekainaren 28ra arte: 30 proiektu-proposamen jaso dira, 28 proiektu onartu dira, 1.838.576 eurotako subentzio total batekin.

 

2019/02/19 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez eta Basque Industry 4.0 programarekin, "hornitzaile teknologikoetatik” manufaktura enpresa industrialetara teknologia transferentzia egiten duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak babesten ditu. Basque Industry  4.0 programako laguntzak ez dira, ordea, Eusko Jaurlaritzak izen bereko estrategiara bideratzen dituen laguntza bakarrak. I+G laguntzek, 150 milioi ingurukoek, bereziki ematen diete lehentasuna espezializazio adimendunarekin zerikusia duten baldintzei, eta, beraz, Basque Industry 4.0 proiektuei.

2019/02/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioarekin sinatu da Euskadiko enpresa industrialen eraldaketa digitala, milioi erditik gorako laguntza-programa baten bidez. Hitzarmen hori bi programaren bidez gauzatuko da: Hada eta Activa Industria 4.0. Lehena auto-diagnostikorako tresna digital aurreratu bat da, aukera emango duena enpresa bakoitzaren heldutasun digitala ebaluatzeko. Orobat baliagarri izango da administrazio publikoek 4.0 industria sustatzeko egingo dituzten ekintzak orientatzeko. hitzarmen horren bidez 50 euskal enpresak jasoko dituzte diru-laguntzak.

Zenbateko hori hainbat erakunderen artean ordainduko da: Gobernu Zentralak 173.500 euro jarriko ditu, Eusko Jaurlaritzak -SPRI, enpresen garapenerako agentziaren bitartez- 173.250 euro eta enpresa onuradunek gainerako 173.250ak

 

 

2019/02/19 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017ko azaroaren 22an, Kursaal Biltzar eta Auditorium Jauregian, Basque Industry 4.0. The Meeting point erreferentziazko ekitaldiaren hirugarren edizioa egin zen, eta 1.700 lagun bertaratu ziren.

Basque Industry 4.0 jardunaldiaren laugarren edizioa, berriz, 2018ko azaroaren 26an egin zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta 1.870 pertsonak parte hartu zuten.

 

2019/02/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Basque Industry 4.0 programaren 2018ko deialdia 2018ko maiatzaren 17an argitaratu da EHAAn, eta irailaren 6an itxi. 36 eskaera jaso dira, eta 33 onartu; orotara, 2.129.896 euroko laguntzarekin.

 

2019/02/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea