Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadiko 2020ko Agenda digitala ezarri, Euskadin behar bezala sustatzeko Informazioaren eta Jakintzaren Gizartea, eta, betiere, teknologiek lehiakortasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ematen dituzten aukerak balia daitezen lagunduz

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2016: Euskadiko 2020ko Agenda Digitala onartuta

2017: Euskadiko 2020ko Agenda Digitalaren hedapenaren koordinazioa eta jarraipena Ekonomia Garapena eta Azpiegitura Sailetik.

2017ko Azaroak 7: Euskadiko Agenda Digitalaren Zuzendaritza Batzordearen bilera ospatu da, Planaren jarraipena egiteko. Bilera honetatik ateratako Euskadiko 2020ko Agenda Digitalaren bertsio eguneratua Irekian publikatua izan da.

2018ko Ekaina: Euskadiko 2020 Agenda Digitala bere ibilbidearen bide erdian aurkitzen da. Datozen hilabeteetan Euskadiko Agenda Digitaleko ekimenen balantze bat egingo da, eta ondorioz, 2020ra arteko bir-planifikazio bat baita ere.

2019ko Otsailean Euskadiko Agenda Digitalaren Zuzendaritza Batzordearen bilera berri bat ospatu egin da.

2019/03/18 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) manufaktura enpresa industrial txiki eta ertainetan (ETE) eta produktu industrialaren diseinu eta muntaketa lanetan diharduten enpresetan txertatzen laguntzeko «Industria Digitala: EIKTak ETE Industrialetan aplikatzea» programaren 2017ko deialdirako, 2.600.000 euro bideratu dira. Deialdia, hain zuzen, 2017ko apirilaren 27ko EHAAn argitaratu, eta irailaren 22an itxi da. 280 eskaera jaso dira, eta 259 onartu; orotara, 2.317.467 euroko laguntzarekin.

2019/02/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Elektronika, Informazio eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) manufaktura enpresa industrial txiki eta ertainetan (ETE) eta produktu industrialaren diseinu eta muntaketa lanetan diharduten enpresetan txertatzen laguntzeko «Industria Digitala: EIKTak ETE Industrialetan aplikatzea» programaren 2018ko deialdirako, 2.528.557 euro bideratu dira. Deialdia, hain zuzen, 2018ko maiatzaren 17ko EHAAn argitaratu, eta irailaren 27an itxi da. 281 eskaera jaso dira, eta 263 onartu; orotara, 2.504.092 euroko laguntzarekin.

2019/02/26 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

«Industria Digitala» Laguntza Programaren 2019ko oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta laguntzen deialdia egin da (2.263.557 €) (2019/05/15)

2019/06/03 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak