Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. “Innobideak” estrategia garatu, produktuak eta merkatuak dibertsifikatzera bideratutako berrikuntza ez-teknologikoa ezartzeko (Innobideak lehiabide), kudeaketa berritzeko (Innobideak kudeabide), eta pertsonetan oinarritutako antolaketa-ereduak sustatzeko (Innobideak pertsonak).

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

1. 2018ko apirilaren 17ko EHAAn “Innobideak-2018” laguntzen programa argitaratu da. Proiektuak aurkezteko epea 2018ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik, honako laguntza lerro hauekin: - Innobideak Kudeabide enpresa kudeaketa aurreratua sustatzeko. - Innobideak-Lehiabide: laguntza ematen du, banaka edo lankidetzan, produktua, prozesua, antolaketa edo merkaturatzea berritzeko proiektuetan. - Innobideak Pertsonak langileek enpresan parte hartzea sustatzeko.

https://app3.spri.net/ayudaspri/paginas/ficha.aspx?idprograma=567

Innobideak 2019 Programa: SPRIren kontseiluak 2019ko otsailaren 6an egindako bileran, Innobideak 2019 programa jarri zen proban (aurreko urteko programak bezalaxe, hiru laguntza ildo biltzen ditu: Kudeabide, Lehiabide eta Pertsonak). 

2019ko maiatzaren 6ko EHAAn, Innobideak Laguntzen 2019ko Programa argitaratu zen (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2019/05/1902103a.pdf), 3 M €-rekin, eta deialdia irekita egongo da 2019ko apirilaren 15etik irailaren 26ra bitarte.

 

EHAA xedapena
2017.eko apirilak 27
IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenari buruzkoa, «Innobideak-Lehiabide 2017» Programa gidatuko duen araudia onartzen duena.
EHAA xedapena
2017.eko apirilak 27
IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, Innobideak-Pertsonak 2017 Programa gidatuko duen araudia onartzen da.
EHAA xedapena
2017.eko apirilak 27
IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 12ko Ebazpenari buruzkoa, Innobideak-Kudeabide 2017 Programa gidatuko duen araudia onartzen duena.
2019/05/20 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Euskadin Berrikuntza ez Teknologikoa Sustatzeko proiektua.

Helburuak:

-Enpresak berrikuntzari buruzko oinarrizko kontzeptuen gainean prestatzea eta sentsibilizatzea, bereziki berrikuntza ez teknologikoari buruz;

-Enpresaren berrikuntzaren egoerari buruzko oinarrizko diagnostiko bat edukitzea, zehazki, ez teknologikoarena;

-Dauden tresnen publizitatea egitea: laguntza programak (Innobideak Estrategia), erakunde esanguratsuak, etab.

Ekintzak:

- Irailaren 5etik 22ra: SPRI Sozietateak Berrikuntza ez teknologikoaren esparruan programa publikoen informazioa jaso, kontzeptuak argitu eta informazioaren zabalkundea egiteko zerbitzua esleitzeko kontratua lizitatu zuen.

– Kontratuaren iraupena 2018ko otsailaren 28ra artean izango da.

–Enpresa esleipendunak enpresei elkarrizketa presentzialak eginez garatuko du lana, eta informazioa berariaz diseinatutako galdetegi batean jasoko da.

2019/02/04 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

EAEn Berrikuntza ez Teknologikoa Sustatzeko proiektua.

2017ko urriaren 24ko datarekin argitaratu da zerbitzua egiteko kontratua IKERTALDE GRUPO CONSULTOR , SA enpresari esleitu zaiola. https://apps.euskadi.eus/w32- 1084/es/contenidos/anuncio_contratacion/expx74j27597/es_doc/adjuntos/resolucion_definitiva1.pdf? rand=52230.

2018ko maiatzean amaitu da EAEko berrikuntza teknologikoaren eta ez teknologikoaren egoerari buruzko diagnostikoaren txostena, 2014-2017 aldiari buruzkoa, eta, horretarako, 1.770 inkesta bete dira, horietatik 2.700 lehenetsitako corean kontaktatutako ETEak. Txostenean, beste beste, ondorioztatzen da EAEn berrikuntzaren egoera hobea dela INEren adierazleetan jasotzen dena baino; desberdintasun horiek inkesta egiteko metodoen ondorio dira. Kontaktatutako enpresei (inkesta egin duten ala ez kontuan hartu gabe) txosten konparatibo labur bat bidali zitzaien, antzeko profila duten.

2019/02/04 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017an Innobideak Estrategia gauzatu da, bere hiru programetan.

- Lehiabide, enpresa dibertsifikatzen laguntzeko. Programaren itxieran 61 proiektu eskatu ziren, eta horietatik 51 onartu ziren.

- Pertsonak, pertsonek enpresa parte hartzen laguntzeko. Programaren itxieran 32 proiektu eskatu ziren eta 28 onartu.

- Kudeabide, enpresa kudeaketa aurreratuan laguntzeko. Programaren itxieran 198 proiektu aurkeztu ziren eta 160 onartu ziren.

Martxoaren erdialdean SPRI Taldearen laguntzak eta zerbitzuak aurkezteko jardunaldiak egin dira hiru parke teknologikoetan, eta horien artean daude berrikuntza ez teknologikorako laguntzak, 2,5 milioi eurorekin, Innobideak programa berrirako, hiru ildorekin: Lehiabide, Kudeabide, Pertsonak.

Innobideak-Kudeabide 2018 programan, 2018ko urriaren 9rako, dagoeneko 218 kontraste egin dira: 74 berri, 50 eguneraketa eta 94 berritze. Kudeaketa Aurreratuko proiektu pilotuetan (2A), 69 proiekturentzako eskaera bidali dute 50 enpresak. 2B proiektuetan, berriz, 185 eskaera egin dira (135 eskaera, 50 langiletik beherako enpresenak, eta 50 eskaera, gainerako enpresenak). Lehiabide programan, 73 proiektu aurkeztu dituzte, eta Pertsonak programan, 34 proiektu.

2018an aurkeztutako proiektuen ebaluazioa 2018ko abenduan egin zen, eta hauek onartu dira: Innobideak-Lehiabideren 56 proiektu, Innobideak-Pertsonen 32 proiektu, eta Innobideak-Kudeabideren 99 2B proiektu onartu dituzte foru aldundiek (50 langile baino gutxiagoko enpresenak) eta SPRIk 41 proiektu (50 langile edo gehiagoko enpresenak).

Horretaz gainera, 2018an 75 2A proiektu aurkeztu dituzte 54 enpresak

2019/02/04 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Hazinnova 2019-2020: 2019ko otsailaren 6an, SPRIren Kontseiluak onartu egin zituen Hazinnovaren lizitazio proiektuak. Hazinnova ekimen berri bat da, eta helburutzat dauka, hain justu, berrikuntza ez-teknologikoko arloetan miniproiektuak gauzatzeko aholkularitza zerbitzuen bidez, ETEetan berrikuntza sustatzea (arloak: Ekonomia eta Finantza, Ekoizpena, Logistika, Barne Prozesuak, Pertsonak, Bezeroak, Merkatu Berriak, eta azkenik, Markak eta Diseinua). Zerbitzu horien hartzaileak izango diren enpresak dinamizatzeko eta erakartzeko lana, berriz, bitarteko eragileek egingo dute, (HAZINNOVA eragileak), betiere, INNOBASQUEk koordinaturik. Martxoaren 4an, SPRIk Hazinnovaren lizitazioa argitaratu zuen, berrikuntza ez-teknologikoko premiak eta soluzioak identifikatzeko aholkularitza zerbitzuetarako, eta horiek enpresetan ezartzeko (HAZINNOVA); guztira, 2.964.500 €-ko aurrekontuarekin. 2019ko maiatzaren 14an, lizitaziora aurkeztutako eskaintzen balorazio teknikorako txostena argitaratu zen, izapideetarako aurreikusitako bideari jarraiki.

2019/05/20 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea