Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Kudeaketa Aurreratuaren eredua zabaldu euskal enpresen artean, lehiakorragoak izan daitezen

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Diru laguntza nominatibo bat onartu da Euskalit – Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundearentzat  (G48544670), Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordearen 2018ko maiatzeko Ebazpenaren bitartez, EAEko industri sarea osatzen duten enpresetan kudeaketa aurreratuko sistema bat ezartzeko, 2018ko ekitaldian.

2018ko maiatzaren 17 eta 18ko datarekin, Euskaliti emandako diru laguntza nominatiboaren lehenengo bi ordainketak egin ziren.

2019ko urtarrilaren 17an, hirugarren eta azken ordainketarako aginduaren izapideak egin ziren, ebazpenean ezarritakoa bete dela egiaztatu ondoren. 2019ko ekainaren 3an onartu zen Euskaliti dirulaguntza nominatibo bat ematea 2019ko jarduketa Programa gauzatzeko, eta hala, EAEko industria sarean kudeaketa aurreratuko sistema bat bultzatzeko.

2019ko ekainaren 3an onartu zen Euskaliti dirulaguntza nominatibo bat ematea 2019ko jarduketa Programa gauzatzeko, eta hala, EAEko industria sarean kudeaketa aurreratuko sistema bat bultzatzeko. 2019ko ekainean, emandako laguntzaren lehenengo epea bete zen.

2019/07/22 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2018an Kudeaketa aurreratuaren Europako Astearen beste edizio bat egin da Euskadin, urriaren 19tik 31ra, hain justu; horren baitan, Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzar bat egin da, urriaren 22tik 26ra, baita beste ekintza batzuk ere, euskal geografian barrena.

44 ekintza gauzatu ziren, 26 biltzar moduan, eta horietan guztietan 60 erakundek parte hartu zuten. 17 jarduera industria arlokoak izan ziren, eta orotara 2.419 pertsonak parte hartu zuten.

2019an Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen beste edizio bat egitea pentsatu da. 2019ko azaroaren15ean izango da.

2019/07/22 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

2017an EUSKALITek egindako jarduerak, euskal enpresen artean enpresa kudeaketa aurreratua sustatzeko:

Industri sektoreko enpresei lagundu diete kudeatzeko metodologiak ezartzen, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren esparruan.

174 kanpo kontraste egin dira (%100 subentzionatuta ): 88 kontraste berri + 86 eguneraketa. Horiek dira oinarria enpresak Ekintza Plan bat prestatu eta 2A Proiektu Pilotu bat edo 2B Finkapen Proiektu bat eskatu ahal izateko. 2A Proiektu Pilotua (EUSKALITek garatutako KnowInn moduluak, %60-%75eko diru laguntzarekin): 53 2A proiektu egin dira, 43 enpresak eskatuta.

2B Finkapen Proiektua (kanpo aholkularitzaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzak %60ra arte finantzatuta, SPRIren bitartez, 50 langile baino gehiagoko enpresentzat, eta Foru Aldundien bitartez 5-49 langileko enpresentzat).

40 proiektu onartu dira >50 enpleguko enpresetan, eta 160 proiektu <=49 enpleguko enpresetan. Erabaki da kudeaketa aurreratuaren ereduan Industry 4.0 kontzeptuaren inguruko ikuspegia sartzea: 4.0 Industriaren planteamenduak eta ikuspegiak, enpresei laguntzeko, kudeaketa aurreratu bat lortzeko bidean.

Prestakuntza-Directiv@21 programaren esparruan (industri enpresetako eta elkartutako enpresetako pertsonei oinarrizko ezagutzak eta nozioak ematea kudeaketa aurreratuaren funtsezko elementuei buruz, eta lehiakortasunerako gakoak ematea Innobideak estrategiari lotuta), 69 saio egin dira eta 822 lagunek parte hartu dute (644 erakunde).

2018ko otsailean EUSKALITen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak garatu ziren eta Quality Innovation Award sariaren banaketa egin zen Bilbon, lehenengoetara 400 lagun joan zirelarik Guggenheim Museora, eta 301 QIAko hitzaldi, mahai inguru eta sari banaketara. 17 stand egon ziren, QIAko berrikuntza finalistekin eta irabazleekin, eta Unibasq eta Innobasque izan ziren laguntzaileak, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Iberdrola babesleak. 2017an, ASLEk eta Siemens-Gamesak “Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria" irabazi dute, Estrategia eta Gizarte arloan.

Euskalitek 2018ko Adierazle Estrategikoak aurkeztu zituen, 2017an Patronatuak onartutako helburu estrategikoak mantenduz, 2020ko horizonteraino iristen baitira.

Euskalitek MGA 2018ren eguneraketa aurkeztu zuen, eta, bertan, saiatu da kudeaketaren joerak jasotzen eta Eredu orekatu bat garatzen, erreferentzia izan dadin erakundeen kudeaketa hobetzeari dagokionez.

EUSKALITek bere jardun programa landu du 2018an, industriaren sektoreko enpresetan Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren esparruko hainbat kudeaketa metodologia ezartzeko. Eta emaitza orokor moduan, Euskalitek arreta eskaini die 240 industria enpresatako 854 pertsonari. 218 kontraste egin dira: 74 berri, 50 eguneratze eta 94 berritze. Prestakuntza Programaren baitan, 45 saio egin dira 2018an, eta horietan 555 pertsonak parte hartu dute. 2018an egindako Knowinn prestakuntza programetan (Kudeaketa Aurreratuko elementuetan praktikoki aplikatzeko oinarrizko prestakuntza eta prestakuntza aurreratua) 591 pertsonak parte hartu dute.

Era berean, 2018an, 4 kanpo ebaluazio egin dira industriaren sektorean, eta beste erakunde batzuekin batera, ebaluazio horiek aitortza jaso zuten 2018ko abenduaren 12an Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sarien ekitaldian, non 950 pertsonak parte hartu zuten.

2019an Euskalitek egindako jarduerak, euskal enpresetan kudeaketa aurreratua sustatzeko: Prestakuntza programan, urteko lehenengo zatirako prestakuntza eskaintza egin da. 2019. urte hasieran, Kanpo Ebaluazioaren eskaerarako oinarriak eta 2019ko Kanpo Kontrasterako argibideak eguneratu eta argitaratu dira, eta 2019ko martxoan, Praktika Onen Saria emango da.

2019ko lehenengo seihilekoan, Prestakuntza programaren 21 ikastaro egin dira, eta 292 pertsonak parte hartu dute. Bestalde, 2019ko bigarren seihilekorako Prestakuntza eskaintza merkaturatu da. 25 prestakuntza saio izango ditu.  Knowinn programan, berriz, 2019ko ekainera bitarte, 304 industriak parte hartu dute. Kudeabideri dagokionez, uztailaren 9ra arte, 155 egin dira, eta 2019rako 228 zeuden eskatuta. Hornitzaile katea mugitzeko gaitasuna duten trakzio enpresen programari dagokionez, oraintxe martxan dauden programetan 25 industria enpresa dabiltza. Uztailerako, berriz, 5 enpresa handi berrirekin bilerak egitea aurreikusi da.

2019/07/22 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak