Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Giza kapitala prestatu eta trebatu, Nazioartekotzeko Bekak eta Global Training Bekak ematen jarraituta

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

BEINT beken helburua da unibertsitate-tituluak dituzten gazteek nazioartekotzearen arloan prestakuntza jasotzea, euskal enpresek eta beste euskal erakunde batzuek etorkizunean profesionalen oinarri bat izan dezaten ekonomia irekiaren erronkei efikaziarekin aurre egiteko. Aurrekontua 3.784.956 euro da. 2018ko otsailean BEINT beken deialdia ireki zen eta nazioartekotzeko 100 bekadun hautatu ziren, 2018ko ekainean beren prestakuntza akademikoa hasi dute EHUn, enpresa-nazioartekotzean espezialista izateko masterra egiteko. Aurten, argitaratuta dago jada deialdia, eta 100 bekadunak hautatzeko fasean gaude. EBAZPENA, 2017ko abenduaren 13koa, Industria sailburuordearena, zeinaren bidez ezagutzera ematen baita 2018. ekitaldirako nazioartekotze-bekak emateko deialdia.

2018/12/18 Industria sailburuordea

BEINT bekei dagokienez, urriaren bukaera aldera Nazioartekotze Masterraren fasea amaituta, abenduaren 1ean 94 bekadunek praktikak hasiko dituzte kanpoan a (ibilbide luzea) eta b (ibilbide laburra) modalitateetan. Global Training bekei dagokienez, azaroan 410 bekadunek praktikak kanpoan hasi dituzte.

2018/12/18 Industria sailburuordea

2017-12-20. Enpresa-nazioartekotzearen beken 2018ko deialdia. BEINT programa. Zenbatekoa: 3.649.956 euro.

2018/12/18 Industria sailburuordea

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 7koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita «Global Training» beka-programa martxan jartzeko gaitasuna duten erakundeei laguntzak emateko deialdia, 2018ko ekitaldirako. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduak arautzen ditu (2015eko apirilaren 1eko Aginduak aldatua).

Atzerrian egonaldia eta enpresa praktikak finantzatzen dituzten 410 Global Training beken izenematea zabaldu da.Beka horien xedea, bestalde, unibertsitate-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteen prestakuntza praktikoa atzerriko enpresetan eta erakundeetan gauzatzea da. Aurrekontuko zuzkidura 4.120.000 euro

2018/05/04 Industria sailburuordea

SPRIko Administrazio Kontseiluak 2019ko otsailaren 6an egindako batzarrean, BEINT eta GLOBAL TRAINING beken programak arautzen dituzten oinarriak balidatu ziren, 2019an deialdia egiteko. BEINT beken kasuan, 100 eskainiko dira deialdian, eta GLOBAL TRAINING beken kasuan, 400 eskainiko dira. OCEk fiskalizatu zain daude deialdiak, eta haien epea apirilaren 15ean hasiko da. BEINT beketarako 3.651.738.-€ jarri dira. GOBAL TRAINING beketarako, berriz, 4.120.000.-€. Deialdiaren data mugan, 1.115 hautagaitza aurkeztu dira. Iraila eta Urria bitartean 7 entitate kolaboratzaileek gauzatuko dira aukeraketa prozesuak.

2019/09/23 Industria sailburuordea

Nazioartekotze Euskal Agentziak onartu, deitu eta publikatu egin ditu BEINT Nazioartekotze Beken egitasmoaren diru laguntzen arauak (lehengo faserako, 2019 urterako, 135.000 € eta Bigarren eta Hirugarren fasetarako, 3.651.738 € (2019/04/15). 239 hautagaitza jasoak. 140 hautagai gainditzen dituzte frogak (Ingelera baztertzailea). Irailaren 2an hasi dute EHU/UPVko masterra.

2019/09/23 Industria sailburuordea

Nazioartekotze gaiari zuzendutako jardunaldiak 3 Lurralde Merkatal Ganberen eskutik, dagokion hitzarmenaren bidetik.

2019/09/23 Industria sailburuordea

TALENTIA lantegi-jardunaldia (martxoaren 22an). Bizkaia Talentek antolatu zuen, eta BEINT eta GLOBAL TRAINING beka-programen gaineko merkataritza-ekintza gauzatu ahal izan genuen, baita INTERGUNEren gainekoa ere. Azken horrek enplegu-foroa izan du aurten.

2019/09/30 Industria sailburuordea

Deustu Unibertsitatearen enplegu-foroa (apirilaren 4an). BEINT eta Global Training programak sustatzeko egindako merkataritza-ekintza

2019/09/30 Industria sailburuordea