Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 8. Patenteak sustatzeko euskal estrategia garatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Jabetza intelektualari eta industrialari lotutako gaiak sartu dira Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan.

Jabetza intelektualari eta industrialari lotutako gaiak sartu eta sendotu dira Euskalitek emandako prestakuntza-ekintza programetan.

Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan, 2018. urterako eguneratu izan den honetan, berrikuntza osagaian, jabetza intelektuala eta industrialaren kudeaketa sartu dira.

Halaber, kudeaketa aurreratuaren barruan eskeintzen diren ikastaroen artean, Innobideak Prestakuntzak, Euskalitek irakatsitakoak, Jabetza Industrialari (patenteak, diseinuak eta markak) eta Jabetza intelektualari loturiko modulu bat sartu du.

2018an, maiatzera bitartean, “Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren kudeaketa aktiboa abantaila lehiakor moduan” izeneko moduluaren  bi prestakuntza saio egin dira, Innobideak-Prestakuntza programaren baitan, EUSKALITek eta SPRIk antolatuta."

2018/06/27 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea