Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Tarifa-integrazioko eta txartel bakarreko sistema ezartzea.

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

TXARTEL BAKARRAREN PILOTUA. Bidaiak gailu mugikorren bitartez baliozkotzeko pilotu bat abiaraziko da 2019an, garraiobide bat baino gehiago erabiltzea errazte aldera. Beste urrats bat txartel bakarra lortzeko bidean. Oinarrizko helburutzat harturik garraio publikoaren erabiltzaileen mugikortasuna eta garraio publikoaren kalitatea hobetzea, sistema autonomoagoak garatuko ditugu, txartelen trazabilitateari ahalik eta errendimendurik handiena ateratzeko. Horrekin lortu nahi dena da ticketing sistema erreferente aurreratu batean txertatzea, Euskadiko garraio publikoari buruzko informazio osoa barneratuko duena: ibilbideak, maiztasunak, tarifak, txartelen kudeaketa, kargak, etab.

2018/12/11 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

2018/10/18. Bizkaiko Garraio Partzuergoak Euskotreni, Bat txartelaren erakunde kudeatzaileari, Barik NFC agiriaren erabilera uztea adosten du txartel horien titularrak funtzionalitate handiagoz goza dezaten

Berria
2018.eko urriak 18
Bizkaiko Garraio Partzuergoak Euskotreni, Bat txartelaren erakunde kudeatzaileari, Barik NFC agiriaren erabilera uztea adosten du txartel horien titularrak funtzionalitate handiagoz goza dezaten
2018/12/26 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea

BAT, BARIK eta MUGI txartelak garraiobide guztietan erabili ahal izatea adostu du Euskadik; hala, garraiobideen % 7 geratzen da elkarreragingarritasunetik kanpo (2019/01/14).

Berria
2019.eko urtarrilak 14
BAT, BARIK eta MUGI txartelak garraiobide guztietan erabili ahal izatea adostu du Euskadik
2019/04/15 Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea