Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema integratu bakar batean bildu berrikuntza enpresariala, berrikuntza publikoa eta berrikuntza soziala

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Berrikuntza ez-teknologikoko Innobideak Estrategiaren sendotzea eta haren laguntza-programak erantsi zaizkio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2020 Planari. I+D+I programek, PCTIri eginiko ekarpenen analisia egin da, non erakusten den, Innobideak programa dela, praktikoki bakarra, PCTIri, teknologikoak ez diren ekarpen berritzaileak egin dizkiona, nahiz eta I+D osatzen duten beste programek baino espezializazio maila handiagoa duen.

RIS3 baldintzen inpaktuari dagokionez, 100 eko 74an egongo litzateke (2014-2017 eremuan jasotako eskaerak) 2018. urterako, PCTI 2020ri lotutako adierazle berriak sartzea aztertuko da: Innobazioarekin lotutako enpresen kopuruaren igoera; Antolakuntza eta merkaturatzea erraztu eta areagotzea; RIS3 enpresen zenbatekoa, besteak beste.

Horretarako, aurreikusi da SPRIren Innobideak eta 3 foru aldundietako Kudeabide programen jarraipenean 2020ZTBPren helburuekin zerikusia duten adierazleak txertatzea, bi laguntza programek lotura baitute horiekin.

Beraz, urtero, laguntza programen onuradunak izango diren enpresei buruzko datu hauek zehaztuko dira, kontuan hartuta denak izango direla berritzaileak antolakuntzari edota merkatuari dagokionez eta RIS3rekin bat datozenak: “Urtero, laguntza programa bakoitzaren onuradunak diren enpresen kopurua” eta “Enpresa onuradunek urtero aurkeztutako berrikuntza proiektuen guztizko zenbatekoa”.

Foru aldundiekin otsailean egindako Kudeabide 2019 programaren lehenengo bileran, erabaki zen datuak modu bateratuan bilduko zirela, 2020ko ZTBPrekin lotutako adierazle berrientzat.

Kudeabideren koordinazio taldearen (Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak) 2019ko maiatzaren 24ko bileran, administrazio bakoitzeko laguntza programetako datu homogeneoak nola bildu aztertu eta erabaki zen, hitzartutako adierazleak bideragarriak izan daitezen.  

2019/07/22 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea