Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Enpresen esportazio-jarduerari laguntzeko programak indartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ekainean ELKARTZEN BERRI argitarati da, nazioartekotzea bultzatzen duten elkarte sektorialak laguntzea du helburutzat. Enpresen lehiakortasuna sustzea du helburu nagusia

Programa honek 2017 ELKARTZEN programa ordezkatzen du.

AGINDUA, 2018ko ekainaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deitzen eta arautzen baitira sektore-elkarteei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntzak, nazioartekotze-jarduerak lankidetzan gara ditzaten (Elkartzen Berri programa). aten

2018/09/13 Industria sailburuordea

Akordioa sinatu da hiru ganberekin, 1.100.000 eurokoa. EAEko ganberek nazioartekotzea sustatzen duten esperientzia ikusita, eta kontuan hartuta, halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde horien arteko lankidetzak eremu honetan izan dituen emaitza onak, egoki iritzi zaio lankidetza horrekin jarraitzeari 2018ko ekitaldian. Laguntza honen esparruan, jarduera hauek jasotzen dira: Sustapena (misioak, misio berriak eta azoketara joatea), nazioartekotzearen diagnostikoak eta plangintza, merkataritza-laguntza industria osagarri eta azpikontratistari, PROFEX programa (esportazio partekatuen profesionalak), Elkarlana eta Nazioarteko lizitazioak.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Nazioarteko ekitaldiak sustatzeko eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ezarritako laguntzen esparru globalaren barnean, nahitaezkoa da jarraitzea Bilbao Exhibition Centrek hasi zituen sustapen-ekintzekin eta egiten dituen sustapen- eta laguntza-jarduketekin, EAEn fabrikatutako produktuen nazioartekotzea sustatzeko arloan. Ildo horretan lortu nahi diren helburuak hauek dira: EAEn egoitza duten enpresek garatutako produktuen merkatu-kuota handitzea kanpoko merkatuetan, euskal produktu eta zerbitzuek merkatuotan duten presentzia sendotzea, eta produktuok sustatzeko eta euren irudia hobetzeko ekintzak gauzatzea. 150.000 euroko aurrekontua du.

2018/12/18 Industria sailburuordea

Laguntza-programen berrikuspena.

2017-2020 aldirako EEParen ildotik laguntza-programa berri batzuk prestatu dira. Hona xehetasunak:

-- ZABALDU: Esportatzeko aukerak dituzten eta nazioarteratzen hasi berri diren ETE-entzako programa

-- SAKONDU: Enpresa esportatzaile erregularrentzako babes-programa

-- ELKARTU: Enpresen arteko lankidetza mota guztiak xede dituen programa

-- GAUZATU: Atzerrian kokatzen laguntzekoa

-- PILOTU: Beste herrialde batzuetako toki-administrazioekin baterako finantzaketarako, batez ere LATAM eremuan, hiri-garapeneko proiektuetarako

2030 Agendako GJHak (Garapen Jasangarrirako Helburuak) alderik alde txertatzen dira programa horietan guztietan

2019/04/12 Industria sailburuordea

ZABALDU laguntza-programarekin Euskal Nazioartekotze Agentziak laguntzen die euskal enpresei atzerrira irteten. Esportazioan herrialde gutxi batzutan arituak eta kanpo salmentetan %40 berako enpresei zuzendua. Deialdia, Apirilaren 26ko EHAOn ireki zen, 5.520.000 aurrekontuz hornituta. Deialdia irekita egongo da Urriaren 31arte. Abuztuaren itxieran, 123 eskakizun jaso ziran.

2019/09/23 Industria sailburuordea

SAKONDU programaren bitartez diruz laguntzen dira enpresa txiki eta ertainak bere kanpo salmentak %40 gainetik diranean eta ahalbideratzen du merkatu berriak irekitzea. Deialdia Apirilaren 26ean ireki zen eta eskakizunak jasoko ditu Urriaren 31rarte. 800.000 euroko aurrekontua du. Abuztuaren itxieran 76 eskakizun jasoak ziran

2019/09/23 Industria sailburuordea

2019ko uztailaren 2an publikatu egiten dira PILOTU dirulaguntzen programaren arauak. Programa honen bitartez finantzal laguntzak bideratzen dira egitasmo pilotuak hirien garapenean ahalbideratzeko hegoameriketako zenbait herrialdeetan. Uztailaren 2an ireki zen deialdia eta Urriaren 31rate dago zabalik. Abuztuaren itxieran 6 eskakizun jaso ziran.

2019/09/23 Industria sailburuordea

ELKARTU da enpresen lankidetzak sustatzen duen programa berria. Laguntzaren jasotzaileak dira taldeak, kontsortzioak, bazkundeak eta edozein motatako lankideen moduak nazioartekotzea gauzatuko dutenak. 500.000 euroko aurrekontuaz hornituta dago. Deialdia irekita dago Abuztuaren lehenetik eta Urriaren bukaerararte. Abuztuaren itxieran 15 eskakizun jasoak ziran.

2019/09/30 Industria sailburuordea

BASQUETRADEren programak eta zerbitzuak aurkezteko jardunaldiak, SPRI taldearekin batera. Deialdiak abiarazi aurreko asteetan egiten diren berritasunen aurkezpen-jardunaldiak.

- Teknologia-parkeak: Otsailaren 26an Miñaon (80 izen-emate baino gehiago) / otsailaren 27an Zamudion (240 izen-emate baino gehiago) / otsailaren 28an Miramonen (150 izen-emate baino gehiago)

- Bizkaiko Metal-enpresen Federazioa: Martxoaren 5ean (90 izen-emate baino gehiago)

2019/09/30 Industria sailburuordea