Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema irekitzea eta nazioartekotzea sustatu

Eremua: Oparotasuna
9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

MANUNET III-ren 2018ko deialdia egin eta itxi da(ERANET ekimena). 2019ko deialdian, 66 nazioarteko aurre-proposamen aurkeztu ziren. Euskadin 9 aurre-proposamen aurkeztu ziren eta bere aurre-ebaluaketa egin da. Kontsortzio guztiarekin bilera bat antolatuko da hurrengo faserako onartzen diren aurre-proposamenak erabakitzeko

 

2018/06/05 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

MANUMIX proiektua (Eskualdeen artekoa). 2018ko Apirilaren 17 eta 18an, proiektuko partaide guztiarekin Vilniusen bilera bat antolatu zen. MANUMIX proiektuak –zeinaren helburua den manufaktura aurreratuko policiy mix-aren ebaluazio-metodo bat diseinatzea eta inplementatzea– aurrera egin du bere 3. Learning Journey Vilniusen antolatzeagatik.

MOSTA (Lituaniako Ebaluazio Agentzia) honen ebaluazioaren berri zuzenean izateko eta I+G programen inguruko ezagutza lortzeko aukera izan da, proiektuaren Stakeholders-ei helarazi ahalko zaiena.

Learning Journey  Galesen. 2018ko uztailaren 10ean y 11n, Cardiffen:

MANUMIX proiektuaren  jarraipena eta partzuergoko bazkideek  elkarri jardunbide egokiak jakinaraztea. “Cardiff Medicentre”ra  eta “Compound Semi Conductor Cluster”era bisita. Galesko Gobernuaren berrikuntza politikaren arduradunekin bilera.

Learning Journey  Bruselan. Azaroaren 27an eta 28an.:

MANUMIX proiektuaren jarraipena eta partzuergoko bazkide bakoitzaren ekintza planaren aurkezpena. Proiektu honen esparruan  ekintza plan bat  osatu da datozen bi urteetarako. Horretarako ekintzarik nabarmenak ondoko hauek dira:

- ZTBPren helburuak lortzen laguntzen duten egitasmoen  monitorizaziorako gida bat egitea.

- Bi lanabesen analisia: I+Gren Emaitzen Industrializazio Programa eta Erosketa Publiko Berritzailearen Programa.

- Manufaktura aurreratuko  askotariko politiken ebaluazio sistema bat diseinatzea.

 

Galesko Gobernuaren ordezkari batzuen Euskal Autonomia Erkidegorako bisita planifikatzea 2019ko urtarrilerako, berrikuntza  eta ekintzailetza politiken esparruko esperientzien berri elkarri emateko.

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

GT-INT taldea (Nazioartekotzeko Lan-taldea, Manufaktura Aurreratuko Talde Pilotuan kokatua) 2018ko apirilan bildu da. Bilera horietan, parte-hartzaileek. Bilera horretan, bertaratutakoek I+G+b Esparru Programa (FP9) berriko Xedea zehazten aritu gara. Gainera, Manufaktura Aurreratuaren RIS3 lehentasun estrategikoaren barruan, euskal ordezkaritzak H2020an izan duen parte-hartzearen inguruko informazioa eman da.

Azaroaren 11n Innobasquek antolatutako bileran parte hartu da. Jorratutako gairik garrantzitsuenak: FP9 berriaren helburuen definizioari ekarpenak, megajoerei buruzko ekarpenak.

 

 

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

European Enterprise Network (EEN) ekimenaren esparruan, ikastaro espezializatu hau antolatu da: “HORIZONTE 2020rako proiektuak idazten ikasteko tailerra: inpaktua, barreiatzea eta emaitzen ustiatzea”. Innobasquen egin da, ekainaren 15ean eta 16an. 23 ikasle bertaratu ziren (enpresako zuzendari nagusiak, ikasleak eta kudeatzaileak). Tailer horren helburua da memoria tekniko arrakastatsu bat egitea koherentziaz, ikuspegi estrategikoz, analitikoz, operatiboz eta ekonomiko-administratiboz, batik bat alderdirik garrantzitsuenetan: inpaktua, merkataritza-bideragarritasunaren azterketa, negozio-eredua eta -plana, ustiapena, jabetza industriala eta merkatuko produktua/zerbitzua. Gainera, eskaintza-eskaera topaketak (brokerage events) antolatu dira elkarlanean: Advance Manufacturing in EUREKA (2017/03/30, Bruselas), Hannover Messe (2017/04/25-27, Hannover), EUREKA Innovation Week 2017 (2017/05/16-18, Bartzelona) eta EuroNanoForum (2017/06/23)

2017/07/11 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Enpresa txiki eta ertainentzako tresna. Innobasquek egindako lana. Enpresa onuradunei laguntzea (KAM): 5 enpresa haien proiektuaren 1. fasean, eta 7 enpresa proiektuaren 2. fasean.

2017/07/11 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

NMBP H2020 Batzordearen bileran autonomia erkidegoen ordezkari gisa parte hartzea. Bilera 2018ko maiatzaren 14an Bruselan antolatu zen. EBaren funtsen bitartez babestuko diren ikerketa-arloak zuzenean ezagutzeko aukera egon da eta baita gure eragile eta sektoreen interesekoak izan daitezkeen ekarpenak egiteko aukera ere. Horrez gain, gainerako autonomia erkidegoei bileran landutako gaien berri eman zaie.

2018/06/05 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

Otsailaren 22an eta 23an Bruselan egindako “EU Industry Day 2018” konferentzian parte hartzea. Topaketa horretan, industria politikari hurbilpen estrategikoa egin zitzaion eta europako industriaren lehiakortasunaren garapenarekin jarraitzeko bide ezberdinak aztertu ziren.

2018/06/08 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

H2020 Konferentzia

Azaroaren 20an Toledon CDTIk antolatutako H2020 Konferentzian parte hartu da. Konferentzia horretan H2020an itzulkinetan eta parte hartzean izan diren aurrerapenak aurkeztu dira, eta horrekin batera, 2021-2027 eperako 100.000 milioi euroko aurrekontua izango duen FP9 (Horizon Europe) berriko ildo orokorrak.

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

CLUSTERS’3 Proiektua

.- 2019ko urtarrilaren 14 eta 16rako Piamonterako bisita planifikatuta dago, eskualdearteko CLUSTERS’3 proiektuaren barruan. Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza honek Stakeholder gisa parte hartzen du horretan. Bisita horretan, era berean, IR2 programa, I+G emaitzen industrializazioari buruzkoa, sakon aztertuko da.

2018/12/21 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea

MERANET- 2019ko deialdiarako MoU-a sinatu da

MANUNET- 2019ko deialdia: Nazioarteko partzuergo guztiaren 65 eskaera jaso dira, 10 euskal enpresetakoak dira.

2019/05/07 Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea